Datorren domekan 'Zuhainpeko Soinuak - Ahozko Transmisioa' lehen aldiz antzeztuko da Donostian

Bizkaie! 2017-02-17 09:40   Musikea

Donostiako datorren domekako, zezeilaren 19ko, emonaldiaz gan, datozen egunotan saio gehiago izango dira: Irunen, apirilaren 8an; Iruñean, apirilaren 23an zein Hondarribian, maiatzaren 14an.

Zuhainpeko soinuak - Ahozko Transmisioa, ahozko transmisinoaren idea nabarmentzen dauen ikuskizuna, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Zuberoako musikeen adierazgarri nagusia dan Jean Mixel Bedaxagar ikusiko dogu agertokian, euskal herri musikearen erreferenteetako bat dan Juan Mari Beltranegaz batera. Euren ondoan, melodia barriak sortuz, Mixel Etxekopar, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea, Aitor Beltrán izango dira, beren sustrai tradizionalenetan oinarrituz.

Zuberoako ahots eta herri-musikak ardatz doguzala, eurekaz berba egin eta gozetako aukerea izango dogu, bai eta euren istorio, soinu, jakintza, begirada, melodia, ahots eta letrakaz bere. Mireia Gabilondoren eskutik (aktorea, gidoilaria eta Donostiako Tanttaka antzerki-taldearen sortzaileetako bat), uda-gau bateko jai giroan sartuko dira ikusleak. Aparteko ikuskizuna, belaunaldiz belaunaldi transmitiduten diran melodiak eta erritmoak, ahozko transmisinoari esker gaur egunera arte heldutakoak. Jean Mixel Bedaxagarren ahots parebakoari eta Juan Mari Beltran musika adimenari musikari gazteak gehitzen jakez, euskal herri-musikearen belaunaldi barriaren erakusgarri: Mathieu Mendizabal, Maider Ansa eta Ander Barrenetxea.

Zuhainpeko soinuak - Ahozko Transmisioak kalidadea eta errepertorio aberatsa eskaintzen dau, bere kultureagazko garrantziarengaitik Zuberoako eta herriko musika arloan. Musikariek gaur egungo kultura horretan parte izaten jarraitzen daben Euskal Herriko jatorri desbardinetako abestiak jo eta batu egingo ditue, modernotasun kutsua emonez. Aldi berean, garaikideko gaietan tresna eta erritmo tradizionalek be parte hartuko dabe.

Kontuak kontu, Donostiako datorren domekako, zezeilaren 19ko, emonaldiaz gan, datozen egunotan saio gehiago izango dira: Irunen, apirilaren 8an; Iruñean, apirilaren 23an zein Hondarribian, maiatzaren 14an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu