Liburu zahar eta aukerakoen azokea Bilbon, urriaren 28tik zemendiaren 13ra
2016-10-27 13:31 KultureaBilboko Arenalean 42 erakusmahai ipiniko ditue. Ohiko dendetan ez dagozan liburuak topetako aukera bikaina da, antolatzaileen esanetan.
'Egunero alkarregaz' lelopean, Mungian egingo dabe 2017ko Ikastolen Ibilaldia
2016-10-27 12:26 Euskerea berbagaiLarramendi Ikastolearen 50. urteurrena ospatuko dabe Ibilaldian, maiatzaren 28an. Bost hamarkadako lanaren ondarea jaso eta Mungiara eta inguruko herrietara zabaldu gura dabe.
'Zerbait ari da gertatzen, hor' Txuma Murugarrenen disko barria plazan
2016-10-27 09:17 MusikeaTxumaren ezaugarri izan dan melodia bazterrean itxi eta disko lakatza, heldua, entzunaldi bat baino gehiago behar dituana sortu dau.
Biba gune kultural barria sortu dabe Bilboko Erronda kalean
2016-10-27 08:51 KultureaSortzaile hasibarriei eta euskal kultureari lekua egiteko ipini dabe martxan proiektua. Inaugurazinoa, gaur 20:00etan.
'33 ezkil' liburua plazaratu dau Miren Gorrotxategik
2016-10-27 08:10 KultureaAugustin Zubikarai saria jaso eban 2015ean eta horri esker idatzi dau 33 ezkil (Elkar). Azpeitiarraren lehenengo nobelea da thriller erako istorio hori.
Ipar Euskal Herriak leku berezia izango dau Durangoko Azokan
2016-10-26 13:50 KultureaChristine Etchevers lapurtarrak egin dau aurtengo edizinoko kartela. Edade eta gustu guztietako jenteari Durangoko Azokara joateko deia egin deutse Gerediagako Nerea Mujikak.
Emakumeak protagonista Lekeitioko 39. Euskal Zine Bileran
2016-10-26 13:32 Zinemea40. edizioari begira, sail barriak eta dirulaguntzino gehiago lortu nahi dira. Edu Barinaga, ETBko zuzendariak adierazi duenez, Euskal Zine Bilereagaz alkarlanean hasiak dira hurrengo urterako.
Zinebik Bahman Ghobadi kurdu-iraniarrari emongo deutso Ohorezko Mikeldia
2016-10-26 10:58 ZinemeaDokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 18tik 25era izango da.
Mendietako eskultoreak
2016-10-26 10:14 BidaideArroz-soloetako terrazen albotik ordu luzez ibili gara Dazhai herri txikira heltzeko. Gorako eten bako bidea da, yao herriaren nekazari-bizimodua hurretik ezagutzeko aproposa eta gitxiengo honen barruko 30 azpitaldeen arteko aldeak agirian ixten dituana.
Bilboko Koralak gaur ekingo deutso 'Kantau lotsa barik Bilboko Koralagaz' ekimenari
2016-10-26 09:17 MusikeaBilboko Koral alkarteak Kantau lotsa barik Bilboko Koralagaz ekimenari ekingo deutso, gogoa daben guztiek beren trebetasun musikalak probau deiezan.
Munduko Poesia Kaierak bildumako beste hiru liburu argitaratu ditue
2016-10-26 09:05 KultureaMiliauskaite, Holub eta Mallarmeren antologia bana euskerara itzuli dabe Leire Bilbaok, Karlos Cidek eta Josu Landak, hurranez hurran.
Donostiako Protokoloaren dokumentua zarratu eta gizarte eragileen atxikimenduak batuko ditue orain
2016-10-26 08:37 Euskerea berbagaiHizkuntza eskubideak bermatzeko hartu beharreko 180 neurri jasoten ditu Protokoloak.
Sutan, Zazkel, Hi Exekutibo eta Izeberg dira VIII. Banden Lehiako lau talde finalistak
2016-10-25 13:30 MusikeaPublikoaren botoei esker, 18.559 botogaz, Bilboko Sutan taldea izan da aukeratua eta epaimahaikideek beste hiru talde aukeratu ditue: Bilboko Zazkel, Zumarraga-Urretxuko Hi Exekutibo eta Usurbileko Izeberg.
Barruko piztia askatzeko deia egingo dau Kameratoia lehiaketeak
2016-10-25 13:17 ZinemeaAbenduaren 3tik 6ra, Durangoko Azokearen barruan, egingo da Kameratoiaren 12. ekitaldia, Biztu piztia lelopean eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta.
Ondarroako txoko guztietara helduko da Literatur Amuak jaialdia
2016-10-25 11:11 KultureaUrriaren 27tik zemendiaren 1era egingo dabe aurten Literatur Amuak. Besteak beste, Kirmen Uribek bere nobela barriaren pasarte bat irakurriko dau.
R. M. Azkue Literatura Sarien deialdia egin dau Euskaltzaindiak
2016-10-25 08:49 KultureaBBK Fundazinoagaz alkarlanean antolatzen dau Euskaltzaindiak lehiaketa hori, 10 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Poesia eta narrazinoa atalak daukaz sariketeak.
Asteon hasiko dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketak
2016-10-25 08:35 BertsolaritzeaLau saiotan 24 bertsolarik parte hartuko dabe, urtarrilean hasiko dan azken faserako txartela eskuratzeko asmoz. Lehenengo hitzordua, barikuan, Maeztun.
'Busturian etxetik kanpo' bideoa aurkeztu barri dabe
2016-10-24 13:49 KultureaBusturian errazoi desbardinakaitik, bizimodua etxetik kanpo egin dabenen testigantzetan oinarritzen da lan hau.
Mitologiaren bidez erkidegoko eskualdeak ezagutzeko 'Izena badu, bada' gidea argitaratu dabe
2016-10-24 13:02 KultureaJaurlaritzearen menpeko Basquetour agentziak plazaratu dau material didaktikoa, ume eta gazteentzat. Ikastetxeetan 3.000 ale banatuko dira.


















Aupa,zelan?
Besterik gabe, Funikularrak Trapagarango Escontrilla eta Larreineta auzoa lotzen ditu. La Arboledara joateko funikularretik bertotik urteten den autobusa...
»» Larreinetako funikularra