'Un monstruo viene a verme' eta 'Tarde para la ira' filmak nagusi Goya sarietan
2017-02-06 08:39 ZinemeaFernando Velazquez getxoztarrak jatorrizko musika onenaren Goya saria irabazi dau, eta Pedro Rivero bilbotarrak zuzendutako Psiconautas lanari emon deutsie animazinozko film luze onenaren saria.
Juan Antonio Bayonaren Un monstruo viene a verme izan da nagusi Goya Sarien 31. edizinoan, 12 hautagaitza eta 9 sari irabazi ostean. Bayonaren filma zan edizino honetako faborito nagusia, eta ondoko Goya Sari honeek irabazi zituan: Argazki Onenarena, Makillaje eta Ule-apaintzaile Onenarena, Zuzendari Artistiko Onenarena, Produkzinio Zuzendari Onenarena, Soinu Onenarena, Muntaia Onenarena, Efektu Berezi Onenena, Musika Onenarena eta Zuzendari Onenarena.
Bestalde, Raul Arevaloren Tarde para la ira filmak 4 sari irabazi ditu eta Alberto Rodriguezen El hombre de las mil caras pelikuleak, 3 Goya Sari; biek zituen 11 hautagaitza. Arevalok zuzendutako lehen filmak Zuzendari Barri Onenaren eta Pelikula Onenaren Sariak irabazi zituan. Horrezaz gan, Antzeztaldeko Gizonezko Aktore Onenaren Saria Manolo Sotorentzat izan zan, eta Jatorrizko Gidoi Onenaren saria be Arevalok berak irabazi eban, David Pulidogaz batera.
Ondoren, El hombre de las mil caras filmeko Carlos Santosek irabazi eban Gizonezko Aktore Barri Onenaren Saria; Egokitutako Gidoi Onenaren Saria, barriz, Alberto Rodriguezek eta Rafael Cobosek irabazi eben.
Pedro Almodovarren Julieta lanak zazpi hautagaitza izan arren, Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Saria baino ez eban irabazi, Emma Suarezek egindako lanagaitik. Gainera, Antzeztaldeko Emakumezko Aktore Onenaren Saria be aktore madrildarrarentzat izan zan, La otra piel filman egindako lanagaitik.
Azkenik, Rodrigo Sorogoyen Que Dios nos perdone pelikuleak sari bakarra irabazi eban, nahiz eta hautagaitza gehien zituan filmeetako bat izan. Roberto Alamok jaso eban Gizonezko Aktore Protagonista Onenaren Saria.
Velazquez eta Rivero sortzaile bizkaitarrak be nagusi Goya sariotan
Fernando Velazquez getxoztarrak jatorrizko musika onenaren Goya saria irabazi dau, eta Pedro Rivero bilbotarrak zuzendutako Psiconautas lanari emon deutsie animazinozko film luze onenaren saria.
Fernando Velazquez getxoztarrak irabazi dau jatorrizko musika onenaren 2017ko Goya saria Juan Antonio Bayonak zuzendutako Un monstruo viene a verme pelikulan egindako lanagaitik.
Velazquezegaz batera atal berean beste bi euskal hautagai egozan: Alberto Iglesias (Julieta) eta Pascal Gaigne (El olivo).
Bestalde, Pedro Rivero bilbotarrak Alberto Vazquez galiziarragaz batera zuzendutako Psiconautas lanari emon deutsie animazinozko film luze onenaren saria. Lan horrek ETBren parte-hartzea dauka, baita Teresa eta galtzagorri izenburukoak be, izan be, lehian izan dira Goya hori eskuratzeko.
Horrezaz gan, Decorado animazinozko film laburrarentzat izan da bere ataleko saria, Alberto Vazquezen zuzendaritzapean Uniko bilbotar produkzino etxeak eginikoa, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!