Donostia 2016k karta zuria emon deutse Esther Ferrerri, Anjel Lertxundiri eta Jone San Martini
2015-09-04 12:51 kulturbizDonostia 2016ren Karta zuriak proiektuak erabateko askatasuna emon deutse uriari lotutako hiru sortzaileri proposamen kultural bana egin deien, honako gaiak ardatz hartuta: alkartrukea, alkarrizketea ezagutza tresna legez eta enpatiaren garapena.
Aiko taldeak erromeria herrikoi bategaz zarratuko dau domekan Urduñako Folk Jaialdia
2015-09-04 12:10 KultureaEuskal Herriko jantza tradizionalak zabaltzen dabilzan musikari eta jantza-maisuez osotutako Aiko taldeak Urduña osoa jarriko dau jantzan datorren domekan, hilaren 6an, astegoienean Bizkaiko herri horretan egingo dan Folk Jaialdiari amaierea emonez.
Karmele Jaio idazleak bere lehen poesia liburua aurkeztu dau: 'Orain hildakoak ditugu'
2015-09-04 11:15 KultureaAtera egin zait, holan adierazo dau hedabideen aurrean egindako aurkezpen ekitaldian. Ez naiz ni (Elkar, 2012) ipuin liburua plazaratu ondoren etorri jakon Karmele Jaiori poesia idazteko gogoa; horren emoitzea da orain aurkeztu dauen lana: Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) poesia liburua.
Bermeon III. Salome Campos itsas zeharkaldia egingo da irailaren 5ean, zapatuan
2015-09-04 10:22Bermeon III. Salome Campos itsas zeharkaldia egingo da irailaren 5ean, zapatuan, herriko portuaren eta Izaro ugartearen artean. Parte-hartzaileek 5.000 metroko distantzia egingo dabe uger. Aurten parte-hartzaile kopuruak gora egin dau nabarmen, ganera emakumeen parte-hartzea be asko handitu dala nabarmendu dabe. Horrezaz gan, poztekoa da aurten 25 bermeotar parte-hartzaile izango dirala.
'Zinema Musikea' Donostiako Belodromoan
2015-09-03 15:11 MusikeaDonostiako 63. Zinemaldiaren harian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazinoak filmetako musika emonaldia aurkeztu dabe gaur. Zinema Musikea ekimena Belodromoan izango da, irailaren 19an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, eta ez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, aurreko bi urteetan izan dan legez.
Iparrorratzak dino: Sail In Festival Bilbon
2015-09-03 13:58 BarriakIrailaren 3, 4, 5 eta 6an, Nazinoarteko II. Sail In Festival bela jaialdia izango da Bilbon. Belearen mito Sir Peter Blake handiari omenaldia eginez hasiko da jaialdia gaur, hilak 3. Haren senitartekoak izango dira jaialdian konbidadu: Pippa emaztea eta James semea, baita Zeelanda Barriko kulturearen eta belearen ordezkariak be. Horrezaz gan, Europan lehen aldiz aurkeztuko da jaialdian Blakey filma, Sir Peter Blakeren bizitza eta ibilbidean oinarritutako ikus-entzunezko lana.
A perfect day
2015-09-03 12:40 Zinema kritikakEgoera absurdo eta dibertigarriei, alkarrizketa zentzudunei eta interpretazino bikainei esker (Benicio del Torok eta Tim Robbinsek euren maitasuna erakutsiz) gustura ikusteko moduko filma da.
'Euskera praktikoa' lemapean, AEK-k ikasturte barrirako matrikulazino kanpainea abiarazo dau
2015-09-03 11:12 Euskerea berbagaiKanpainea Euskara praktikoa goiburupean egingo da. Azken urteotako ideatan sakonduta eta AEKren betiko izakereari eutsita, aurtengo kanpainan euskerea egunerokoan edo lanean erabili nahi dabenek metodo eraginkorra topauko dabela AEKn azpimarratu nahi izan dau. Euskera praktikoa, eguneroko preminei aurre egiteko bideratuta. Idea horixe da: AEKgaz lortuko dozue nahi dozuen guztia ulertzea, nahi dozuen guztia esatea, azaldu dabe.
'Una Ría con Duende' topaketa flamenkoetan kontzertuak eta tailerrak izango dira Bilbon
2015-09-03 10:30 MusikeaBilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.
BFAk eta Athleticek San Mames edegiko deutsee bizkaitar guztiei
2015-09-02 15:32Datozen eguen eta barikuan egongo da zabalik zelaia, 10:00etatik 20:00etara; holan, bizkaitar guztiek aukerea izango dabe zelaia bisitetako eta oraintsu irabazitako Superkopeagaz batera argazkia egiteko.
X. Tene Mujika Bekearen deialdia egin dabe Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2015-09-02 14:31 KultureaDebako Udalak eta Elkar Argitaletxeak Tene Mujika Bekearen hamargarren edizinoaren deialdia egin dabe, Euskal Herriko hurreko historia zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau, sustatzaileek jakinarazo dabenez.
Expodistritoko erakusketa ibiltariak martxan dira Bilbon
2015-09-02 13:33 kulturbizEguaztenean jentearentzat zabalduko diran erakusketen artean, azpimarratzekoa da Aitor Gómez Arribillagaren, Asier Olabarrietaren eta Unai Villenaren Hiri asko bere baitan lankidetza proiektua. Argazki lan hori hiru ardatzetan oinarritzen da: euskerea, musikea eta argazkia, eta emoitzea, Bilboko zortzi barrutietako bakotxean oinarritutako zortzi artelan dira.
Donostiako Tabakalerak ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak aurkeztu ditu
2015-09-02 11:32 kulturbizLehenengo, Tabakalera proiektu kultural beraren parte diran zenbait espazio edegiko dira eta udagoienean zehar, eraikinean alkar biziko diran ganerako proiektu eta ekimenak tokia hartzen joango dira: Donostiako Zinemaldia, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi, Euskadiko Filmategia, eta Kutxa Fundazinoa izango dira ekosistema kulturala osotuko daben erakundeak.
Bilboko Guggenheim Museoak inoizko bisitari kopuru handiena izan dau udan
2015-09-02 10:42 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak inoizko bisitari kopuru handiena izan dau 2015eko udan, garagarrilean eta abuztuan 317.775 lagunek ikusi baititue hango erakusketak, hau da, 2014ko udan baino 37.688 gehiagok. Garagarrila izan da hilerik onena, 144.639 bisitarigaz.
XXXVI. Automatika Jardunaldiak lehenengo aldiz Bizkaian
2015-09-02 10:09 KultureaBilboko Injinerutzako Goi Eskola Teknikoak Bizkaia Aretoan egingo diran XXXVI. Automatika Jardunaldiak antolatu ditu irailaren 2an, 3an eta 4an. Bizkaiko uriburuak lehenengoz jasoko dau industriaren etorkizunerako funtsezkoa dan diziplinan nazinoarteko adituak urtero batzen dituan ekitaldia.
Urteko film onenaren 2015eko Fipresci Sari Nagusia George Milleren 'Mad Max: Fury Road' filmak jasoko dau
2015-09-01 14:14 BarriakMad Max: Fury Road pasa dan maiatzaren 15ean estreinau eben Espainian, Warner Bros Picturesen eskutik, eta Donostia Zinemaldian emonaldi berezi bat izango dau, irailaren 18an, George Millerren presentziagaz. Millerri inaugurazino-ekitaldian emongo deutsie saria.
Kubako zinema independentearen zikloa Artiumen
2015-09-01 12:17 BarriakFilmak, danak dokumentalak, iraileko barikuetan izango dira ikusgai: Kubako zinemagintzearen irudia eskaintzen dabe, eta gaur egungo Kubako bizitzaren alderdi ugariak islatzen ditue. Herrialdetik alde egin ebenen benetako istorioak, iraultzearen amesari gogor heltzen deutsienak, edota iraun ahal izateko uniberso propio bat sortu dabenenak.
Txikon eta lagunek 5.700 metrora arte ekipau dabe bidea
2015-09-01 10:56Txikonek, Legarrak, Lizarragak eta Criadok glaziarra kurutzatu eta banbuz markau dabe hormearen oinarriraino (5.500 m.), eta couloir-ean gora segidu dabe bidea 5.700 metrora arte ekipetan; 300 metro soka eta materiala itxi dabe bertan. Momentuz, beraz, couloir-ean gora aurrera doaz, 6.000 bat metroan hasten baita benetako horma bertikala. Thalay Sagar hormatzarra (6.904 m.) zain dabe.
Bizkaiak inoizko turista kopururik handiena hartu dau
2015-09-01 10:19 Kulturea2015eko lehen zazpi hileotako datuak ikusita, aurten orain arteko historia osoko turista-kopururik handiena hartu dau Bizkaiak. Danetara, 675.347 lagun etorri dira orain arte bisitan gure lurraldera eta igaz epe berean etorritakoak 617.823 izan ziran (aurten, ia 50.000 persona gehiago).
Alkarlanean oinarrituta, sano arrakastatsua izan da Aste Nagusia 2015
2015-08-31 15:37 KultureaAurtengo Aste Nagusiaren balantzea egiterakoan abiapuntua argia da: 2015eko Aste Nagusia arrakastatsua izan da!. Eta argazki argi bat itxi deusku: alkarlana bultzatzen danean Bilboko jai eredua indartuta ateratzen da. Eta aurten be beste zeozer argi gelditu bada Jai Batzorde mistoaren potentziala izan da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...