Iñaki Goirizelaia izango da Puntu Eus Fundazinoko lehendakari barria

Bizkaie! 2017-01-26 13:11   Euskerea berbagai

Joan Mari Torrealdairen lekukoa hartuko dau Goirizelaiak. Ganera, 2016-2020 Plan Estrategikoa atondu dau Puntu Eus Fundazinoak.

Iñaki Goirizelaia | Ikusi handiago | Argazki originala

EHUko errektorea izan da Iñaki Goirizelaia urte askoan eta, behin zeregin hori atzean itxita, beste erronka bati ekingo deutso. Puntu Eus Fundazinoko lehendakaria izango da aurrerantzean, hau da, euskerea eta .eus domeinua interneten zabaltzeaz arduratzen dan erakundeko burua.

Joan Mari Torrealdairen lekua hartuko dau Goirizelaiak fundazinoaren buruzagitzan. Torrealdai 2011tik izan da Puntu Eus Fundazinoko lehendakaria. Patronatua barritu dau Puntu Eus Fundazinoak eta aldaketa horren barruan dago lehendakari barria aukeratu izana. Eguaztenean, zezeilak 1, Bilbon egingo dan agerraldi baten pasauko deutso lekukoa Torrealdaik Goirizelaiari.

Ekitaldi horretan, ganera, Puntu Eus Fundazinoaren gaurkotasunagaz lotutako gaiak aztertuko dira jentaurrean. Batetik, 2016-2020 Plan Estrategiko barria aurkeztuko dau Goirizelaiak. Hurrengo urteetarako helburu estrategikoak eta erronkak zehaztu ditue plan horretan, Puntu Eus-en inguruko komunidadeagaz lankidetzan egindako azterlanari esker.

Bestetik, Joan Mari Torrealdaik azken urteotako balorazinoa egin eta patronatu barria aurkeztuko dau eguazteneko agerraldian. Josu Waliño fundazinoko zuzendariak prezio politika barria azalduko dau. Izan be, .eus domeinuen zabalkundea emoitza onak emoten dabil eta, horri esker, domeinuen salneurria merketzeko aukerea ikusi dau fundazinoak.

Igazko urtearen amaiera, 6.300 domeinu-izen ziran .eus eta, hortaz, martxan jarri eta urte bira, domeinua helburuak beteten dagoala uste dau fundazinoak. Euskal Herrian, domeinu gehienek merkadu-kuotea galdu eben 2016an, baina .eus salbuespenetako bat izan zan eta % 28ko hazkundeari eutsi eutsan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu