'La La Land' filmak Oscarretarako 14 izendapen jaso ditu
2017-01-25 10:05 ZinemeaHollywoodeko Akademiak zezeilaren 26an, Los Angelesen, Oscar sarien 89. edizinoaren galan, lehiatuko diran film eta profesionalen zerrendea iragarri dau bart.
Hollywoodeko Akademiak zezeilaren 26an Los Angelesen, Oscar sarien 89. edizinoaren galan, lehiatuko diran film eta profesionalen zerrendea iragarri dau bart. Horren arabera, film onenaren sarirako hautagaiak bederatzi film honeek izango dira: La La Land, Moonlight, Manchester by the sea, Arrival, Fences, Hidden figures, Lion, Hell or high water eta Hacksaw ridge.
La La Land, Damien Chazellek Los Angeles uriari eta ameslariei idatzitako maitasun kantuak orain arte Den-dena Evari buruz (1950) eta Titanic (1997) pelikulek baino jaso ez daben izendapen kopurua jaso dau, hamalau. La La Land filmak Mia aktore izan nahi dauen gaztearen (Emma Stone) eta Sebastian jazz musikari saiatuaren (Ryan Gosling) arteko hartu-emonak ditu ardatz: Los Angelesen ezagutuko dabe alkar, bakotxa bere amesa errealidade bihurtzeko burrukan.
Chazelleren filma ondoko atalotan dago izentauta: argazkilaritzea, gizonezko aktore nagusia (Ryan Gosling), soinu edizinoa, soinu nahasketea, produkzino diseinua, jantziak, soinu bandea, jatorrizko kantua (bi, Audition eta City of stars), jatorrizko gidoia, edizinoa, emakumezko aktore nagusia (Emma Stone), zuzendaria (Damien Chazelle) eta filma. La La Land filmak errekorra lortu eban joandako Urrezko Globoetan, izan be, zazpi sari irabazi zituan.
Bestalde, aurtengo Oscarretarako izendapen gehien dituen pelikulen zerrendan, Arrival (Denis Villeneuve) eta Moonlight dagoz La La Land-en atzetik, zortzina dituela. Horreen atzetik, seina izendapen hartuta, Manchester by the sea, Lion eta Hacksaw agiri dira.
Mel Gibsonek (Hacksaw ridge) aurren izango ditu, zuzendari onenaren Oscar saria irabazteko burrukan Denis Villeneuve (Arrival), Kenneth Lonergan (Manchester by the sea), Barry Jenkins (Moonlight) eta Damien Chazelle (La La Land).
Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaiak Isabelle Huppert (Elle), Ruth Negga (Loving), Natalie Portman (Jackie), Emma Stone (La La Land) eta Meryl Streep (Florence Foster Jenkins) izango dira, eta, bigarren mailako aktoreen atalean, Viola Davis (Fences), Naomi Harris (Moonlight), Nicole Kidman (Lion), Octavia Spencer (Hidden figures) eta Michelle Williams (Manchester by the sea).
Gizonezko aktoreen aldetik, izentauak izan dira: Casey Affleck (Manchester by the sea), Andrew Garfield (Hacksaw ridge), Ryan Gosling (La La Land), Viggo Mortensen (Captain fantastic) eta Denzel Washington (Fences).
Bigarren mailako aktoreen atalean, barriz, ondokoak dira hautagaiak: Mahershala Ali (Moonlight), Jeff Bridges (Hell or high water), Lucas Hedges (Manchester by the sea), Dev Patel (Lion) eta Michael Shannon (Nocturnal animals).
Toni Erdmann alemaniarra, barriz, faborito nagusia da ingelesezkoa ez dan filmeen arteko Oscarra irabazteko; arerio nagusi izango ditu El viajante, Asghar Farhadi iraniarrarena, Danimarkako Land of mines, Tanna australiarra eta A Man called Ove suediarra. Dokumentalen artean, ostera, faboritoa Fuego en el mar italiarra da, azken Berlinale ospetsua irabazi ebana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!