Liburugintzea eta artea bat eginda, asteon Bilbon
2015-12-14 10:26 KultureaBilboko Bidebarrieta kalean egingo dabe, abenduaren 14tik 20ra, BALA, Bilboko Arte Liburuaren Azokearen hirugarren edizinoa. Banizu Nizuke alkarteak antolatutako feria berezi horretan eskuz egindako liburuak eta edizino artistikoak ikusi ahal izango dira. Tailerrak, berbaldiak eta musikea be egongo dira.
Onintza Enbeita Busturialdean txapeldun
2015-12-14 09:53 BertsolaritzeaAstegoienean, barriz, Busturialdeko Bertsolari Txapelketearen finala jokatu da Gernika-Lumon. Txapelaren bila sei bertsolari izan ziran Astrako oholtzaren gainean: Julen Erezuma, Ibon Ajuriagogeaskoa, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia, Ander Elortegi eta Onintza Enbeita. Azkenean Enbeita muxikarrak jantzi eban txapela.
Alex Txikon: 'Alpinismoak zeozer badauka, hori inprobisazinoa da'
2015-12-14 09:12 BarriketanMendizalea
Traba bako munduko azken bazterra
2015-12-11 14:34 BidaideMongoliako estepa amaierabakoan aberia bat izatea lako esperientzia gogaikarriagorik ez dago. Lur orotarikoak martxan jarri gura ez dauenean, hasieran irribarretxua egingo dogu eta Frantziaren azalerearen hirukotxa dauen herrialde erraldoi, basati baina eder honen erdian, isiltasunaz gozauko dogu.
Iñaki Petxarromanek bere lehenengo eleberria argitaratu dau, 'Kearen fiordoa'
2015-12-11 13:48 KultureaBenetako gertakarietatik abiauta idatzi dau Iñaki Petxarroman kazetari eta idazleak Kearen fiordoa (Elkar). 1615ean euskal baleazaleen aurka Islandian egindako sarraskian oinarrituta dago nobelea. Funtsean, baina, fikzinozko lana da, jazoera historikoek zati handia hartzen daben arren.
Gaueko estropadea jokatuko dabe zapatuan Bilboko Itsasadarrean
2015-12-11 12:55Hamar traineruk parte hartuko dabe Bilboko gaueko estropadan. Tartean dagoz, nobedade moduan, emakumezko talde bi. Estropadea zapatu arratsaldeko 18:15ean hasiko da, ilundu eta gero. Urteerea eta helmugea Pio Baroja plazako moiletan egongo da eta parte-hartzaileek lau luzeko ibilbidea bete beharko dabe, lehenengo eta hirugarren ziabogak Arrupe zubiaren azpian eginaz.
Zinema kurdua Bilbon
2015-12-11 10:33 ZinemeaBilboko Udaleko Kultura Sailak Zinema Kurduaren Zikloa antolatu dau Santutxuko udal zentroan, Kultur Gabonak programearen barruan. Newroz Euskal Kurdu Alkartearen laguntzinoa dauen zikloak nazinoarteko jaialdietan saritutako fikzinozko hiru film eta bi dokumental eskainiko ditu datorren astelehenetik barikura.
Bilboko Aratusteetako sei kartel finalistak aukeratu ditue
2015-12-11 09:35Epaimahai batek sei kartel aukeratu ditu aurkeztu diran guztien artean eta, orain, herritarrei jagoke erabagitea zein izango dan 2016ko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela. Abenduaren 18ra arte emon ahal izango da botoa. Hiru bide egongo dira eretxia emoteko: Komunikabide laguntzaileen bidez, interneten eta Bilboko Turismo Bulegoaren egoitzan. Gabonen ostean emongo da irabazlearen barri.
Maiatzean hasitako bideari amaierea emongo deutso abenduaren 19ko finalak
2015-12-10 14:48 BertsolaritzeaHiru hilebetez, 14 saio izan dira Gipuzkoan barrena eta azkenean zortzi dira finalera heltzea lortu daben bertsolariak: Agin Laburu (Astigarraga, 1985), Alaia Martin (Oiartzun, 1987), Arkaitz Oiartzabal (Oiartzun, 1985), Beñat Gaztelumendi (Donostia, 1987), Iñaki Apalategi (Beasain, 1982), Jon Maia (Urretxu, 1972), Oihana Iguaran (Amasa-Villabona, 1991) eta Unai Agirre (Hernani, 1975).
Umeentzako jarduerak dakarz Bilboko Azkuna Zentrora Gabonak Arte programeak
2015-12-10 14:06Ume eta gaztetxuentzako jarduera ludikoak eskainiko ditu Gabonak Arte ekimenak, aurreko urteetan egin dauen legez, Bilboko Azkuna Zentroan. Gabonetako oporraldian izango dira ekintza guztiak. Irrati-tailerra, antzerkia, jantzak, kontakizunak eta abar dagoz egitarauan. Jardueretan doban edo prezio murriztuan parte hartu ahal izango da.
Ospitalean dagozan umeentzako ipuin-bildumea argitaratu dabe
2015-12-10 12:50 KultureaZazpi liburu batzen ditu Ospitalerako ipuinak bildumeak, Txagorritxuko ospitale-eskolako irakasle Ana Garcia de Motiloak idatziak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila arduratu da bildumea argitaratzeaz. Ipuinen bidez, ospitalean dagozan umeei lagundu nahi jake, euren gaixotasuna ulertu eta tratamenduak hobeto ezaguzeko.
Euskal Etxea zabaldu dabe Bristolen, Ingalaterra hego-mendebadeko euskaldunak batzeko
2015-12-10 11:25Egunotan hasi da martxan Bristoleko Euskal Etxea, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldean bizi diran euskaldunak batzea da euren helburua eta baita Bristolen euskal kulturearen barri emotea be. Oraintsu Ingalaterrara heldutako euskaldunak zein han urte asko daroezenak dagoz alkarte barrian. Gitxienez hile bian behin ekitaldi bereziren bat antolatzeko asmoa daukie.
Bono Denda eta Bizkaiko Kultur Txartela kanpainak Bizkaian
2015-12-10 09:57 kulturbizBizkaiko Kultur Txartelak 40 euroko balioa izango dau txartela daukanarentzat, eta kultur produktuak erosteko edota museoetarako, zuzeneko emonaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak eskuratzeko erabili ahal izango dau, kanpaineari atxikitako establezimenduen sarean eta ezarritako epean.
Burdinbidearen Euskal Museoak 15.000 erabiltzaile euki ditu aurten
2015-12-10 09:31 KultureaLurrunezko eta diesel tren zerbitzuetan sekula baino bidaiari gehiago euki ditu 2015ean Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak. Guztira, 14.960 erabiltzailek ordaindu dabe tren historikoan osteratxua egiteko. Abenduko asteburu luzeak azkanengo bultzadea emon deutso datu on horri, hilaren 5, 6 eta 8an ia mila bisitari egon dira eta.
Onintza Etxebesteren ‘Sagardotegia omen zan’ film laburrak irabazi dau Suroscopian
2015-12-09 17:11 ZinemeaSagardotegia omen zan lanak irabazi dau Kordobako Unibersidadeak antolatu dauen lehiaketearen bosgarren edizinoa. Onintza Etxebesteren Sagardotegia omen zan, María Lópezen Enlatados eta Beatriz Hohenleiterren Agosto izan dira irabazleak, dokumentala, fikzinoa eta bideo-artea sailetan, hurranez hurran.
‘Laukiz: Bizimodua eta ohiturak’ liburu barria plazan
2015-12-09 14:38 kulturbizLanbideak, umetatik zahartzaroraino edo jaiotzatik heriotzarainoko bidean diran aldi eta pasagune nagusiak, ohiturak, siniskeriak, herri poesia, Laukizko bertsolari (Eustakio Eulea) eta idazleak (Esteban Urkiaga Lauaxeta) be gogora ekarri gura izan ditue Akaitze Kamiruaga, Ziortza Artabe eta Jaione Bilbao egileek.
Paulina (La Patota)
2015-12-09 13:40 Zinema kritikakDolores Fonzi oso aktore ona da eta Santiago Mitrek badaki primeran zuzentzen. Baina ez da nahikoa eta istorio honek zorroztasun gehiago beharko leuke. Film probokatzailea dala esan dabe; baina osotubakoa eta faltsua begitantzen jat niri.
Georgiako Opera eta Ballet Konpainia Gasteizen eta Bilbon egongo da abenduaren 17tik 19ra
2015-12-09 12:43 KultureaNazinoarteko birea egiten dabil Georgiako Estaduaren Opera eta Balet Konpainia eta Euskal Herrian be geldialdia egingo dau. Abenduaren 17an Gasteizen, eta 18 eta 19an Bilbon, balet emonaldiak egingo ditu. Ganera, master-class bat emongo dau bertako jantzari nagusiak.
'UNI-bertsoan' berbaldi eta bertso-saioa, abenduaren 15ean EHUn
2015-12-09 11:12 BertsolaritzeaBertsolaritzearen inguruko ikerketaz gehiago jakiteko aukerea emoten dau UNI-bertsoan ekimenak. EHUren Gipuzkoako Errektoreordetzeak antolatzen dau, Mintzolagaz alkarlanean. Saioa abenduaren 15ean izango da, Donostian. Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendiren bertsoez gan, berbaldia egongo da.



























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...