'Frantz'

Karolina Almagia 2017-01-11 13:06   Zinema kritikak

Lehenengo Munduko Gerrearen osteko sasoian kokatutako film honek, kontzientziaren harrak jandako soldadu frantziar baten historia kontetan deusku.

-Zuzendaria: François Ozon.

-Aktoreak: Pierre Niney, Paula Beer, Cyrielle Clair, Johann von Bülow, Marie Gruber, Ernst Stötzner, Anton von Lucke.

-Produktoreak: Mandarin Films / X-Filme Creative Pool.

-Generoa: Dramea.
 
-Iraupena: 113 min.

-Herrialdea: Frantzia.

-Balorazinoa: 4/5

Ernst Lubitsch-en The Broken Lullaby (1932) filmean inspirau da François Ozon zuzendari frantziarra Frantz filmetako. Lehenengo Munduko Gerrearen osteko sasoian kokatua, kontzientziaren harrak jandako soldadu frantziar baten historia kontetan deusku. Gizon hori Alemaniara joango da, hil eban soldadu baten senideak bisitetan. Parkamen eske hurreratuko da, baina gertaerek beste bide batetik eroango dabe.

Pakezaletasuna, besteagaz enpatia, gerrearen absurdotasuna, errua eta guzurraren beharra dira film honek jorratzen dituan gaiak. Alde estetikotik, ariketa bikaina egiten dau Ozonek, zuri-baltza eta kolorea tartekatuta mundu bi kontrastetako. Musikearen papera be azpimarratu behar da, narratzaile izateaz gan, sinbolo legez funtzionetan dau eta.

Dana dala, lehenengo atalean kostau egiten da istorioan sartzea eta, beharbada, batzuetan artifizio apur bat igartze jako filmari. Ez da pelikula biribila, baina bai oso interesgarria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu