'Billy Wilder. Jaunak esana', Nosferatu Bildumako liburua argitaratu dabe
2026-10-08 08:14 KultureaZigor Etxebestek idatzitakoa da, Nosferatu Bildumako XIV. zenbakia.

Josemi Beltrán (Donostia Kulturako Zine Unidadearen arduraduna), Zigor Etxebeste (liburuaren idazlea) eta Cristina Tapia Huici (Euskadiko Filmategiko Komunikazino arduraduna). 
Billy Wilder zinemagileari eskainitako Nosferatu programazinoaren zikloagaz batera dator liburua. Zikloa 2026an zehar jorratzen dabiz Donostiako Tabakaleran eta abenduaren 16an amaituko da, harek zuzendutako azken filmaren proiekzinoagaz, Buddy, Buddy (1981).
Zigor Etxebesteren eretxiz: danok ezagutzen dogu Billy Wilder. Holan emoten dau. Haren film luzeen artean pare bat gitxienez izentetan badakie ikusleek. Ez bada -Some Like It Hot-, -The Apartment- be aitatu daiteke, baita -The Seven Year Itch-, -Sabrina- edo -Sunset Boulevard-. Bateren batek -Double Indemnity- edo -Irma la Douce- gogoratu leikez. Gatxagoa izango da Wilderren beste lan batzuk, nahiz eta apartekoak izan, nabarmentzea. Horreek guztiak jorratzen dira hemen, jakina, baita bidean geratu ziran lanei buruz be. Zuzendari izateagaitik ezaguna baina bere burua gidoilaritzat hartzen eban eta liburuan atal hori zehatz agertzen da. Era berean, Hollywooden jasandako gorabeherak nabarmentzen ditugu, baita zelan gidoilari-kide bikain bi haren lankide estu bihurtu ziran be (hasieran Charles Brackett eta aurrerago I. A. L. Diamond). Halan da be, zinemearen mundura heldu aurretik Wilderren ibilbidea Europan oso tirabiratsua izan zan eta Sucha jaioterritik Krakoviara igaro ostean, lehenengo Vienan eta gero Berlinen amaitu eban 1920ko eta 1930eko hamarkadetan.
Aurreragoko filmeetan islatu eban Wilder ikutu imitauezina bertan erein eban. 1933an Parisera heldu zan eta
hurrengo urtean Amerikara egin eban salto, Hitler jaunaren iritsiereak ni joatea bideratu baitzeban. Billy Wilderrek gidoi guztien atarian C. D. idazten eban, letra bi horreen jatorriagaz zoratzen ebilen, latinezko Cum Deo esamoldetik baitzetorren. Wilder judutarra zan baina ez fededuna, eta ohitura horri buruz galdetu eutsienean, Fernando Truebak adibidez, hauxe erantzun eban: ez dakit Jainkorik dagoan edo ez, baina edozein laguntza eskertzekoa da.
Azaleko ilustrazinoa Mercedes Garcíak (Ytantos) egin dau eta liburuaren maketazinoaz be arduratu da.
Zigor Etxebestek saiakera hau bart aurkeztu eban Tabakalerako zine-aretoan, The Apartment (1960) filmaren proiekzinoaren aurretik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
