300, ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa dakar Saure argitaletxeak

Bizkaie! 2015-04-21 11:27   Kulturea

Gaur egungo gazteoi itzel gustetan jaku non gagozan eta zer egiten gagozan eten barik kontetea, baina ez dogu Interneta gure gaitasun literarioak hirurehun karakteretan erakusteko sarri erabilten. Orain, barriz, badago aukerea horretarako, izan be, idaztea gustoko daben lagun guztientzako sortu dau Saure argitaletxeak 300 Proiektua, ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa.

Aurtengo Bilbao Mendi Film Festivalen izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2015-04-21 10:53   Barriak

Mendia eta abentura kirolei buruzko Bilbao Mendi Film jaialdiaren zortzigarren edizinoko sail ofizialean izena emoteko epea edegita dago. Irailaren 30era arte, mendiagaz zerikusia daukien ikus-entzunezkoak aurkeztu ahalko ditue egileek. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako produkzinoak izan behar dira.

'Ama gaiztoaren ipuina' eta 'Bi kobazulo' umeentzako lanak kaleratu ditu Elkarrek

Bizkaie! 2015-04-20 18:12   Kulturea

Antxiñe Mendizabalek idatzi dau Ama gaiztoaren ipuina, eta ilustrazinoak Aritz Eigurenek egin ditu. Bi kobazulo ipuina Uxue Alberdi idazleak eta Antton Olariaga marrazkilariak sortu dabe. Behar biak Elkar etxearen Kuku izeneko bilduman plazaratu dira, zortzi urtetik gorako irakurleentzat.

V. BertsoDerbia apirilaren 28an izango da

Bizkaie! 2015-04-20 15:32   Bertsolaritzea

V. BertsoDerbia Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian ospatuko da martiaren 28an, martitzenean; sarrerea doban izango da leku guztiak bete arte. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte: Fredi Paia, Jone Uria eta Sustrai Colina, Athletic Cluben aldetik; eta Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus, Realaren aldetik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lorenzo Silva eta Jose Maria Guelbenzu aurrez aurre 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-04-20 14:21   Kulturea

Cuando el detective literario vigila a su autor izenburupean, bi idazleak, irakurleak protagonisten inguruan itxaroten dauena edo eleberriaren garapenean protagonistek idazlea zein puntutaraino baldintzatzen daben aztertzen ahaleginduko dira. Moderatzaile kanak, barriz, kulturan espezialistea dan César Coca kazetariak egingo ditu.

Emaize Sexologia Zentroak irabazi dau IV. Euskerearen Ginkana

Bizkaie! 2015-04-20 12:19   Euskerea berbagai

Gasteizeko Emaize Sexologia Zentroko kideak nagusitu dira eta eurek jaso dabe sari nagusia: euskerazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro. Saria, sexu hezkuntzarako euskerazko ikus-entzunezkoak sortzeko erabiliko dabela azaldu dabe irabazleek, horreen falta edo bakotasun handia dagoalako gaur egun.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Esaera Zaharren Sopelako Txapelketea apirilaren 25ean izango da

Bizkaie! 2015-04-20 11:44   Euskerea berbagai

Izen-emateak 10 euro balio dau taldeko, eta bazkariak 20 euro personako. Izena emoteko edo informazino gehiago jasoteko, deitu telefonoz (618 57 44 45 / 695 77 40 15), edo bialdu mezua posta elektronikoz (aitor-f@aek.org) apirilaren 20a baino lehen, izan be, izena emoteko epea apirilaren 20an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Unai Elorriagak eta Felipe Juaristik irabazi dabe 2014ko Espainiako Kritika Saria

Bizkaie! 2015-04-20 11:21   sariak-autortzak

Iazko hezurrak (Susa) Unai Elorriaga idazle algortarraren nobeleak, eta, Piztutako etxea (Erein) Felipe Juaristiren poema liburuak, irabazi ditue Espainiako Kritika Saria, narratiba arloan eta poesia arloan, hurranez hurran. AECL Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteko kideek joan dan urtean kaleratutako lanen artean aukeratu ditue algortarraren eta azkoitiarraren beharrak.

Gaizka Zabarte zaldibartarrak 'Jende desegokia' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2015-04-17 15:42   Kulturea

Bigarren nobelea dau Jende desegokia (Susa) Gaizka Zabarte idazle zaldibartarrak. Mendekua, amodioa eta desamodioa ditu osogai nagusi istorioak. Egileak berak aurkezpenean esan ebanez, ibilera desegoki batzuen kontakizuna da eleberria.

Sabino Arana Goiri eta euskerea gogoetagai, 'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegian

Bizkaie! 2015-04-17 14:37   Euskerea berbagai

Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atxutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak hasi dabe jardunaldia. Arana Goirik euskerearen alde egindakoen gaurkotasuna eta garrantzia nabarmendu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Labayru Fundazinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-04-17 12:24   kulturbiz

Aurrera begira dituan helburuak eta konpromisoak aurkezteko Bide barriak izeneko ekitaldia egin eban Labayruk atzo, hilak 16, Bilboko BBK Salan. Aurrerantzean ikastegi barik fundazino izango dala iragarri eben. Labayruko arduradun eta beharginez gan, erakunde publikoetako hainbat ordezkari izan ziran ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordea.

Astegoienean Monumentu eta Toki Historikoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da Bizkaian

Bizkaie! 2015-04-17 11:54

Nazinoarteko egunagaz bat egingo dau Bizkaiak, halanda ze Foru Aldundiak hainbat jarduera antolatu ditu zapatu-domekarako Arkeologi Museoa, La Encartada Lantegi-Museoa, El Pobaleko Burdinola eta Santimamiñen. Jarduera dan-danak debalde dira, ganera.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da

Bizkaie! 2015-04-16 18:48   Zinemea

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian, 26 film luzek, 16 film laburrek, antzezlan batek, lau erakusketak eta hainbat jarduera paralelok osotzen dabe aurtengo programazinoa. Zhang Yimou zuzendariaren Coming Home (2014) film txinatarrak inaugurauko dau apirilaren 17an, barikuan, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Zinemaldia.  

Mikel Peruarenak irabazi dau 2014ko 111 Akademiaren Saria

Bizkaie! 2015-04-16 17:55   sariak-autortzak

111 Akademiako akademiakideek hautatu eta izentauta, Mikel Peruarenak idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako Su zelaiak eleberriak jasoko dau 2014ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 12an amaitu dana. 

Governors taldeak 'Su garaian' zuzeneko lana argitaratu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-04-16 15:55   Musikea

Sasoi baten lekukoa da Su garaian (Baga-biga) zuzenekoa lana, Governors taldearen bederatzi urteko ibilbidearen laburpena, taldekideen esanetan. Hemeratzi kanta ditu diskoak, euren eta jarraitzaileen artean aukeratutakoak. Makinatxu bat zuzeneko ditue hemendik aurrera, baina 2016an deskantsau egingo dabe. Astegoienean Bizkaian joko dabe, barikuan, Ondarroako Beikozinin, eta zapatuan, Otxandion.

Literatura erotikoa egitea erronka gatxa dala uste dabe Gutun Zurian parte hartuko daben idazleek

Dabi Piedra Robledo 2015-04-16 15:40   Kulturea

Erotismoa izango da aurtengo jaialdiko ardatz nagusia. Javier Marias eta Harkaitz Canok, Gutun Zurian egongo diran idazleetako bik, erotismoaz gogoetea egin dabe goizean. Gaur egun tabuak apurtu diran arren eta literaturan gero eta eszena erotiko gehiago badagoz be, Cano eta Marias bat etorri dira, kalidadezko narrazino erotikoak ez dirala horren arruntak. Izan be, euren esanetan, idazkera sensuala lantzea erronka gatxa da. 

BizkaIdatz Txikia literatur lehiaketa barria martxan dago

Bizkaie! 2015-04-16 12:31   Kulturea

Ume eta gaztetxuei zuzendutako sariketa barria da BizkaIdatz Txikia. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, helburu nagusia da literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatzea. Maiatzaren 29an amaituko da lanak bialtzeko epea.

Zapatuan jokatuko da IV. Euskerearen Ginkanaren finala

Bizkaie! 2015-04-16 12:02   Euskerea berbagai

Kutxa Ekoguneak euskeraz eta euskereagaz gozetako antolatzen dauen lehiaketea da Euskerearen Ginkana eta aurten lehen aldiz, Azkue Fundazinoagaz alkarlanean egin dabe. Laugarren edizino honetan, aurrekoan lez, Euskaltzaleen Topaguneak egin ditu koordinazino lanak. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Donostia 2016k eta Etxepare Institutuak 'Itzultzaile barriak' proiektua abiarazo dabe

Bizkaie! 2015-04-16 11:09   Kulturea

Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak Itzultzaile barriak proiektua aurkeztu barri dabe; horren bidez, nazinoarteko literatur itzultzaileak aukeratuko dira euskerea ikasi eta, ondoren, euskal literatur obra bat euren ama hizkuntzara itzuli deien.