Umeek V. Gabonak Arte-gaz disfrutauko dabe Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2016-12-29 09:31   Kulturea

Programa honek esperimentazio eta sorkuntza artistikoko proposamenak hartzen ditu Gabonetako oporretarako.

Gabonak Arte programearen V. edizinoa bart hasi zan Azkuna Zentroan. Urtarrilaren 4an amaituko dan programa ludiko-hezitzaileak esperimentazino eta sorkuntza artistikoko proposamenak hartzen ditu ume eta familientzako. Jardueren aniztasunari esker, hainbat diziplina artistikoren eta kulturalen inguruko esperientziak bizi daitekez. Bosgarren edizino hau, Obra social La Caixa eta Grupo Urbegiren laguntzinoaagaz antolatuta, Hitza edo berbearen inguruan ospatuko da elementu grafiko, artistiko, literario eta emozional moduan, personen bizi-esperientziari lotuta. Hori guztia, antzerki, arkitekturea, musikea, ikus-entzunezko eta beste hizkuntza-berben bidez.

Gabonak Artek ikaskuntza aktiboa sustatzen dau, sexistak ez diran balioak, eta alkarlana, errespetua eta desbardintasunagazko tolerantzia lako balioak bialtzeko umezarotik, sormen artistikora hurreratuz.

Umeek antzerkia, musikea, irrati tailerrak, jantzea, arkitekturea edota musikako hainbat erakusketa ikusi ahal izango ditue. Azkuna Zentroak, jarduerokaz gaur egungo sortzailetzearen inguruan jakin-mina piztu nahi dau diziplina horreetako adituen esku.


Jarduerak honako haoneek dira:

- Ipuin txikien ugartea. 0tik 3 urtera bitarteko neska mutikoei zuzendutako espazio ludiko hezigarria, gozetako, olgetako, topetako, garatzeko, sortzeko, esperimentetako, alkarregaz biziteko modukoa... Hori guztia inguru atsegin eta erakargarri batean, ipuinak eta jarduera plastikoak tresna nagusitzat hartuta. Konpartidutako aisialdia eta hartu-emon personalak eta belaunaldi artekoak bultzatzera bideratutako ugarte txiki bat. Panpotx Kultur Alkarteak antolatuta, abenduaren 28, 29, eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango da. 0-3 urteko umeentzat zuzenduta. Ume bakotxagaz batera persona heldu bat egongo da, gehienez.

- Zaraten eta soinuen liburutegia. Berealdiko nortasuna daben sortzaile biren proiektu barria da ‘Zaraten eta soinuen liburutegia’: Jose Antonio Portillo eszenografo eta eskola-maisuarena eta Enric Monfort musikariarena. Lehenengoaren liburutegiei buruzko serieari jarraituz (Keinu emozionalen artxiboa, Soken eta korapiloen liburutegia...), lehenengo aldiz bateratu ditue bien mundu artistikoak. ‘Soinuen liburutegian’ sartzean, ikusleek bizipen personala izango dabe soinuen munduagaz. Liburutegi oktogonala da, eta bera bizitokitzat hartu dauen perkusionisteagaz batera, argi ikusi ahal izango dogu zelan soinu guztiak batzen, katalogetan, gordeten eta eraldatzen dituen. Abenduaren 28, 29 eta 30an eta urtarrilaren 2 eta 3an izango da. Hiru saio egingo dira egun bakotxeko: 12:30, 17:30 eta 19:00etan. 6 urtetik gorakoentzat eta helduentzat zuzenduta dago eta 3 euroko kostua izango dau (2 euro AZ txartelarekin).

- Moby Dick, 6 urtetik gorako mueta guztietako ikusleentzat sortutako ikuskizuna da; literatura unibersaleko maisulan horren handitasuna begiztatzea izan da haren asmo bakarra. ‘Moby Dick’ lanagaz, Gorakada antzerki-konpainiak zuzendaritza onenari emondako Feten saria irabazi dau. Abenduaren 29an izango da 18:30ean. Helduentzat 10 euroko kostua izango dau (8 euro AZ txartelagaz) eta umeentzat 7 euro (5 euro AZ txartelagaz).

- Sirenita. Bi aktorek ur botilatxuak, garbiontziak, belakiak eta beste objektu batzuk erabilita eszenaratzen dabe Hans Christian Andersenen ipuinaren egokitzapen iradokitzailea. Bersino honetan sirenatxuak ez deutso uko egin beharrik izango ez bere jatorriari, ez eta dohainik estimatuena dauen bere ahotsari be; bere burua maitasunaren mareak erabil daian itxiko dau.

- La Canicak diziplina arteko ikuskizunak sortzea dau helburu, batz be interpretazinoa, eta materialen eta beste baliabide eszeniko batzuen azterketea landuz, umeen mundutik hur egongo diran personaiak eta istorioak eregiteko asmoagaz. ‘Sirenatxoa’ euren azken ikuskizunagaz, Txotxongiloen Ikuskizunik Onenaren saria irabazi dabe ex aequo Umeentzako Arte Eszenikoen Europako Azokan.

Urtarrilaren 3an izango da 12:30ean eta 18:30ean (50´) 4 urtetik gorako umeentzat. 6 euroko prezioa izango dau helduentzat (5 euro AZ txartelagaz) eta 4 euro umeentzat (3 euro AZ txartela).

- La palabra-Hitza laborategian letrak eregiten dira berbak osotzeko; eta, era berean, berba horreek esaldiak osotuko ditue. Abenduaren 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an 12:00etatik 14:00etara izango da, baita 18:00etatik 20:00etara (30’) 8 urtetik gorako umeentzat sarrera libreagaz.

- Irrati-tailerra, bi egunetan zehar, eta hiru ordu eguneko, irratiko albistegietan esperientzia daben kazetariek erakutsita. Albistegi bat egiteko prozesu osoa ikasiko dabe neska-mutilek, teoria eta praktikako adibide ugarigaz, olgetan eta parte-hartuz irratirako albistegietako esatari, editore eta erredaktore bihurtuko dira. Abenduaren 29 eta 30ean (euskeraz) eta urtarrilaren 3 eta 4an (gazteleraz) izango da. 10:00etatik 14:00etara 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Euskal Kazetarien Alkarteak antolatu dau (AVP-EKE) eta 20 euroko kostua izango dau (15 euro AZ txartelagaz).

- Stradivarias errezitaldiak entzule guztiakana hurreratzen dau herri-musikea eta musika klasikoa, baita txikienakana be; kontzertu normala trebetasun-lehiaketa bilakatzen da, eta emozinoa eta barrea badira bertan. Musikaz eta umorez betetako errezitaldi honetan, lau birtuoso eta, oroz gain, lau ‘diva’ ausartuko dira egileen lanei ekiteko: Schubert eta Police, Beethoven eta Stevie Wonder, Rossini eta Queen, edota rocka eta soula, barrokoa eta popa bateratzera. Horrezaz gan, abestu, jantzan egin eta liluraz itxiko ditue ikus-entzuleak euren ezohiko abilezia musikalakaz. Abenduaren 30ean izango da 18:30etan (90’) publiko guztientzat. Helduentzat 10 euroko kostua izango dau (8 euro AZ txartelagaz) eta 7 euro umeentzat (5 euro AZ txartelagaz).

- Plisti-Plasta. Orri zuri handi baten moduko espazioan, gizon aktore batek eta emakume antzezlari batek leiho bat topetan dabe formak eta panpinak bertan mobiduteko. Harago joanda, gauzak agertzen eta desagertzen dira, txotxongiloak, pailazoak eta koloretako ilargiak, danak Kveta Pacovskaren ilustrazinoetan inspirautakoak. Ondoren, biziten hasten diran marrazkiak sortzen ditue.

- Pantzart 2012. urtean sortu zan umezaroa ardatz dauen barrikuntza eszenikoko proiektu legez. Proiektuan aparteko garrantzia izan behar dabe egile garaikideen arte plastikoek, txotxongiloek, musikeak eta literatureak. Orain arte, Pantzartek hiru ikuskizun egin ditu, edade desaerdinetako neska eta mutikoentzat, Juan Kruz Igerabideren eta Mariasun Landaren poesian eta narratiban oinarrituta. Bi saio egongo dira 12:30ean eta 18:30ean (35’). 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzenduta. Helduentzat 6 euroko prezioa dauka (5 euro AZ txartelagaz) eta 4 euro umeentzat (3 euro AZ txartelagaz).

Era berean, programeak Txikimusika familientzako pop musikako jarduera bat antolatu eban umeei pop musikea hurreratzeko asmoz.

- Ugartearen Altxorra. Umeentzako literaturearen ganeko erakusketa barritzaile hau zezeilaren 28ra arte egongo da. Erakusketearen edukiak paneletan, ikusentzunezkoetan eta tailerretan erakutsiko dira eta ibilbide bat egingo dau euskerazko ume eta gazte literaturan zehar, ilustrazinoen, personaien, gaien eta garaien bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu