'Bat eta Bat gara Gu' Jon Garmendia eta Xabi Solano Seaskaren alde

Bizkaie! 2016-12-28 09:28   Musikea

Poesia eta musikea batzen ditu emonaldiak, poemak. Testu laburrak eta ipuinak Jon Garmendiaren eskutik eta abestiak Xabi Solanorenetik.

Musikea eta poesia buztartuz aspaldiko lagunak diran artista biren ikusgarri berezi bat sortu dabe Lapurdin, Larresoron, hilaren 23an izan zan ekitaldia.

Jon Garmendiak eta Xabi Solanok alkarregaz sortzen dabizela 20 urte egiten ditu aurten. Batek idatzi eta besteak musikea eginaz Etzakit, 4itzal eta Esne Beltza taldeetan ibili dira alkarlanean eta egunotan lau emonaldi eskainiko ditue Lapurdin; poesia eta musikea batzen ditu emonaldiak, poemak, testu laburrak eta ipuinak Jon Garmendiaren eskutik eta abestiak Xabi Solanorenetik.

Lehen emonaldia Larresoron izan zan, Herriko Salan. Sarrerea urririk da, eta borondatea eskatu zan, Seaskako Etxepare Lizeo barriaren alde izateko.

Hurrengo emonaldiak abenduaren 30ean, Saran; urtarrilaren 13an, Azkainen eta urtarrilaren 15ean, Ziburun izango dira.

Denbora poesía musikatuaren bideoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu