Olentzero eta Mari Domingi Bilbon
2016-12-24 08:53 KultureaGaur, abenduaren 24an, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Olentzerok Bilboko neskato-mutikoek euren eskari eta desioakaz idatzitako eskutitzak batuko ditu Arriaga Antzokian.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Itziar Urtasun Saileko zinegotziak harrerea egin deutsie bart arratsaldean Olentzerori eta Mari Domingiri Arriaga Antzokian. Han amaitu da kalejirea.
Olentzero eta Mari Domingi galtzagorri batzuekaz, Basajaunagaz eta lamia batzuekaz eta beste hainbat personaiagaz batera, Kale Nagusian zehar joan dira. Moyua plazan hastekoa izan da 17:45ean eta Arriaga plazan amaitzekoa.
Antzokiko balkoitik umeak agurtu eta Euskal Gabonetako kantuak abestu ditue.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!