'Futatsume no mado' (Aguas tranquilas)
2015-04-16 11:03 Zinema kritikakFutatsume no mado ez da ikusle guztientzako egokia. Hasteko, geldoa da, oso geldoa. Eszenatokia ugarte japoniar bat da. Haizea, olatuak, noizean behin ekatxen bat. Berba gitxigaz eta begirada luze askogaz, gazteen arteko hartu-emona eta euren garapen personala ikusiko doguz. Film personala eta bitxia da, momentu eder batzuk dituana, baina aspergarria be izan daitekeena
Euskerea be 'On Kixote poliglota' lanean presente
2015-04-16 10:33 Euskerea berbagaiEuskereak El Tobosoko Udalak bultzatutako proiektu barritzaile batean parte hartu dau, izan be, Toledoko udalerri honek, On Kixote poliglota lana osotu dau, Cervantesen maisulanaren (bigarren zatiaren) edizino eleanitz bat, hain zuzen be. Gogoratu behar da lan honek 400 urte bete dituala aurten eta, hau dala eta, El Tobosoko Udalak hainbat ekimen antolatu dituala ospakizun modura.
Seiurte talde berriztarrak 'Ezpalak' estudioko seigarren lana aurkeztu dau
2015-04-15 15:53 MusikeaZortzi kanta ditu Seiurte laukotearen Ezpalak disko barriak, aurrekoetan baino abesti gitxiago, baina indar eta energia beragaz. Laster hogei urte beteko ditu Berrizko taldeak, eta gogotsu dagoz behar barria jentaurrean aurkezteko. Lehenengo kontzertua maiatzaren 1ean emongo dabe, Tolosako Bonberenean.
David Hornback argazkilaria eta Kveta Pacovskà irudigile txekiar ospetsua Bilbao Arten
2015-04-15 11:21 kulturbizDavid Hornbackek argazkilari estadubatuarrak kaleko argazkigintzearen ganeko berbaldia eskainiko dau gaur, hilak 15, arratsaldeko 18:30ean; halan da be, haren lanaren inguruan antulotuko diran ekitaldiak maiatzera arte iraungo dabe. In the street argazki erakusketea izango da ikusgai apirilaren 24ra arte Bilbao Arteko kristalezko patioan, eta Hiri irekia. Street Photography izeneko ikastaroa emongo dau maiatzaren 21era arte.
The Predatorz talde errusiarra Bilboko BreakOnStage jaialdian, apirilaren 25ean
2015-04-14 17:09 MusikeaMunduko breakdance txapelduna The Predatorz zazpikotea eta Infamous talde europar onena Bilbao Arenan izango dira hilaren 25ean, BreakOnStage Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiaren 15. edizinoan. Agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak ikusteko aukerea izango da aurten be, 19:00etatik aurrera. Elorrioko Arriola Antzokia eta Logela Multimedia taldea dira antolatzaileak.
Aurtengo FANT jaialdian 13 film luze eskainiko dira Sail Ofizialean, igaz baino bi gehiago
2015-04-14 15:48 ZinemeaMaiatzaren 8tik 15era egingo da FANT Fantasiazko Zinemearen 21. Jaialdia, Bilbon. Urtero legez, aurten be bildurrezko eta fantasiazko dozenaka film ikusteko aukerea egongo da. Sail Ofizialari jagokonez, 13 film luze lehiatuko dira, baita 22 film labur be. Udan hildako Alex Angulo aktoreari omenaldia egingo deutsie.
Iurretako Montoiko zubia argazkiz jantzi da
2015-04-14 13:54 KultureaBerrogeita hamar argazki zahar ikusgai izango dira maiatzaren amaiera arte Iurreta eta Durango batzen dituan Montoiko zubian. Iurretaren desanexinoaren 25. urteurrenari lotuta, Iurretako Udalaren ekimenez, Gerediaga Alkarteak aukeraketa bat egin dau dituan fondoetatik eta hainbat iurretarren bildumetatik.
Gaur ospatuko da Point De Garveko guduaren, II. Mundu Gerrako azkenetako baten 70. urteurrena
2015-04-14 12:14Gaur, apirilaren 14an, 70 urte beteko dira Medoceko batailea, Bigarren Mundu Gerrako azkenetako bat, jazo zanetik. Gudu haretan Gernika batailoiak parte hartu eban, euskal gudariz bakarrik osotutako unidade militarra.
Kalakan taldeak 'Elementuak' disko barria aurkeztu dau
2015-04-14 11:23 MusikeaHamalau kanta daukaz Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere musikariek osotutako Kalakan taldearen Elementuak behar barriak. Sinpletasuna eta gordintasuna dira nagusi abestietan. Euskal kantutegiaren mamina aztertu, eta berrinterpretau dabe. Bilbon aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Loraldia jaialdiaren barruan, hilaren 24an.
Europako Prentsaren sarietako bat irabazi dau Ander Izagirrek
2015-04-14 10:41 sariak-autortzakKolonbiako talde paramilitarrei buruz idatzitako Cómo fabricar comandos de la muerte erreportajeari esker, Europako Prentsaren sarietako bat irabazi dau Ander Izagirre euskal kazetari eta idazleak (Donostia, 1976). Ikerketa kazetaritzearen atalean saritu dabe lana.
Eduardo Galeano idazle uruguaiarra hil da
2015-04-13 18:37 KultureaBirikietako minbiziaren ondorioz, astebete ospitalean emon ostean, 74 urtegaz hil da Eduardo Galeano idazle uruguaiarra. Idazlea eta kazetaria izan zan, eta Hego Amerikateko egoerea izan eban berbagai bere lanetan. 1971n argitaratutako Las venas abiertas de América Latina liburuak egin eban ezagun. Uruguai, Txile eta Argentinan zentsurau egin eben.
Gunter Grass alemaniar idazlea hil da
2015-04-13 18:32 KultureaSteidl argitaletxeak jakinarazo dauenez, Alemaniako Luebeck uriko ospital batean hil da Gunter Grass, 87 urtegaz. 1999an jaso eban Nobel saria. Bere nobela bi dagoz euskeratuta, Katua eta sagua eta Batzarra Telgten.
Artiumek hainbat ekintza antolatu ditu Liburuen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2015-04-13 18:06 KultureaArtiumek Liburuen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau apirilaren 17an, bere Liburutegiak antolatu dauen jardueren programa zabal bategaz. Liburuen erakusketa batek arte plastikoen eta literaturaren artean dagozan loturak ekarriko ditu gogora, eta ondoan kultura garaikideagaz zerikusia daben testuen jentaurreko irakurraldi bat egingo da. Eguna amaitzeko, Esan Ohi Da seikoteak jazz kontzertu bat emongo dau, oraintsu hildako Claudio Cifuentes Cifuren omenez.
'Matematikak eguneroko bizitzan' zikloa, apirilaren 16tik aurrera, Bilboko Bidebarrieta liburutegian
2015-04-13 15:50Hurrengo hiru eguenetan, hilaren 16, 23 eta 20ean, matematikearen ganeko hiru berbaldi izango dira Bilboko Bidebarrietan, Matematikak eguneroko bizitzan egitarauaren barruan. Lehenengo berbaldia Oviedoko Unibersidadeko Marta Martin irakasleak emongo dau, El misterio de las matemáticas de los Simpson. Hiru berbaldiak gaztelaniaz izango dira.
Hemen da Munduko Ipuin Kontalariak jaialdiaren 15. edizinoa
2015-04-13 14:31 kulturbizMunduko makinatxu bat lekutako ipuin-kontalariak batuko dira apirilaren 16tik 18ra Basauri, Elorrio, Arrasate, Durango eta Berrizen, Munduko Ipuin Kontalariak jaialdian. Euskal Herria, Ekuador, Alemania, Portugal eta Galiziako kontalariek ume eta helduentzako saioak eskainiko ditue egunotan.
Imanol Agirre: 'Udabarriaren bihotzean itsasargi bat ipini nahi dogu, geure kulturea ikusarazoteko'
2015-04-13 11:44 BarriketanLoraldia jaialdiko zuzendaria
Ulan Bator, herri nomada baten bihotz sedentarioa
2015-04-13 11:27 BidaideHorren erakusgarri, nomada zahar horreetako 900.000 mila inguru Ulan Batorren bizi dira mobiduteko ezelako asmo barik. Ganera, urtetik urtera 30.000 - 40.000 gehiago dira erabagi hori hartzen dabenak eta kopuru handia da hori Frantziaren eremuaren hirukotxa dauen herrialdeko biztanleak oraintsu hiru miloera heldu dirala kontuan hartuta.
Iñaki Irasizabal durangarrak 'Aita gurea' nobela baltza kaleratu dau
2015-04-10 14:41 KultureaAutogintzarako piezak egiten dituan lantegi txiki batena kokatu dau Aita gurea (Elkar) nobela barria Iñaki Irasizabal idazle durangarrak. Ugazabaren alabeak herentzian jasoten dau fabrikea, baina krisi enomikoa bete-betean, diru faltan dabil. Dirua lortzeko hartzen dituen bideak arazo gehiago ekarriko ditu, eta txarto-ulertuak, gatazkak, hilketak, drogak, lapurretak...
'Txarriboda' pelikulearen estreinaldia, astegoien honetan
2015-04-10 12:17 BarriakBegoña emazteak banatu gura dau, baina Franek ez, izan be horrek dana galtzea ekarriko leuke, familia, lana eta finantza planak. Zer egin? Ba, andrea hil, hori da arpegi biko enpresarioak erabagiten dauena. Plan ia perfektua pentsau dau, baina Klara ertzaina atzetik izango dau. Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako Txarriboda euskeraz filmautako pelikulea barikuan estrenauko da areto komerzialetan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...