'Muskerraren Bidea' sortu dabe Asteasun, Bernardo Atxagaren Obaba gogoan

Bizkaie! 2015-11-25 16:16   Kulturea

Kilometro bi inguruko bidean, Obabari eta Asteasuri buruzko datuak ikasi ahal izango ditu ibiltariak, zazpi panel ipiniko ditue eta. Obaba herri imaginarioko personaje eta erreferentziak azalduko ditu Muskerraren Bideak. Holan, Bernardo Atxagak sortutako Obaba, idazlearen jaioterri Asteasugaz lotuko dabe. Gida literarioa be argitaratuko dabe, Durangoko Azokarako.

Asteasuko Udalak, Donostia 2016 uriburu kulturalak eta Bernardo Atxagak berak sortu dabe Muskerraren Bidea. 2014ko udagoienean hasitako egitasmoa da, Asteasuko arlo sozioekonomikoan eragiteko asmoz. Urtebeteko lanaren ostean, zabaltzeko prest dago ibilbidea, 2,1 kilometrokoa.

Muskerraren Bideak esparru kulturalean eta literarioan ekarpena egingo dau eta Asteasu dinamizauko dau. Era berean, bizimodu osasungarria bultzatzeko eta ondarea gordeteko balioko dau. Proiektuaren bultzatzaileek azpimarratu dabenez, Asteasun bertan egindako prozesu parte-hartzaile baten bidez ipìni dabe martxan Muskerraren Bidea.

Obaba eta Asteasu izango dira, beraz, Muskerraren Bideko protagonistak. Asteasu herri gipuzkoarra Jose Irazuren jaioterria da, ezizenez Bernardo Atxaga. Ibilbidearen abiapuntu be bada. Obaba, ostera, Atxagak sortutako irudimenezko herria da. Bere nobela batzuk han kokatuta dagoz, ezagunena Obabakoak (1988).

Asteasuko herritarrek barikuan, hilak 27, Muskerraren Bidea ezagutzeko aukerea eukiko dabe, beste inork baino lehen. Biharamunean, zapatuan, Muskerraren Eguna ospatuko dabe, bidea modu ofizialean zabaltzeko. Bernardo Atxagaren azalpenak entzun ahal izango ditue bertaratzen diranek zapatuan, ibilbidea ezagutu ahala.

Ibilbideagaz batera, gida literarioa be preparau dabe, Pamiela argitaletxearen eskutik. Bernardo Atxagak berak idatzi dau. Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu