'Odola, bihotza eta sentimendua' dakarz Txapelpunk taldeak disko barrian
2015-11-26 13:40 MusikeaDiskoaren abiapuntua norbera gustora geratzea da beti adierazo dau Iñigitok eta emoitzeagaz sano gustora dagozala; beraz, zaleek be disko barria ondo hartuko dabela espero dau. Alde musikalean birtuosismo handirik ez dagoala autortu eta letrei jagokenez, berba eta esaldi gitxigaz asko esatea gustetan jaku esan dau Iñigitok.
Txapelpunk taldearen 16 bat urteko ibilbidean, Punkaren semeak (Baga Biga), zazpigarren diskoa aurkeztu dabe gaur Bilbon lekeitiarrek. Euren estiloari eutsiz, lan honetan punka eta hardcorea dira nagusi, baina rockak be badauka bere tartetxua, punka rockaren ikuspegitik, rocka punkaren zirrikitu guztietatik. Oro har eta berba bakarragaz adierazoteko kañeroa da diskoa. Iñigito txapelpunk abeslariagaz batera, Atrofi baxua be izan da Bilboko Kafe Antzokian egindako aurkezpenean. Tartetxu baten Joakinek (MCD) be lagundu deutsen arren, Toki bateria da Txapelpunkeko hirugarren taldekidea.
Ritxi Aizpuruk (Baga Biga) ekin deutso aurkezpenari, 16 urte eta gero hau dakarrela taldeak esanaz; Diskoan odola, bihotza, sentimendua dago gehitu dau. Sei kantu dagoz disko barrian, 6 abesti zuzen eta labur. Baina kantu guztietan dago lelo edo estribillo itsaskorra kantua biribiltzen dauena.
Lan barri hau sei abesti laburrrez osotuta dago, Kantu alai eta melodikoak dira, letra oso potente eta zuzenez osotuak, adierazo dau Txapelpunk taldeko abeslaria dan Iñigitok. Musikan araurik ez dago, eta hori da hain zuzen be, kontuan hartzen dodana abestiak sortzerako orduan. Abeslariak, gitarrea hartu eta momentuan bizi dauen egoerearen arabera asmetan eta sortzen ditu kantuak.
Diskoaren abiapuntua norbera gustora geratzea da beti adierazo dau Iñigitok eta emoitzeagaz sano gustora dagozala; beraz, zaleek be disko barria ondo hartuko dabela espero dau taldeko buruak. Alde musikalean birtuosismo handirik ez dagoala autortu eta letrei jagokenez, berba eta esaldi gitxigaz asko esatea gustetan jaku esan dau Iñigitok. Euskerea eta gaztelania buztartu ditue kantuetan eta gaietan, ensaioetan zein kontzertuetan sortzen dan magia (Gu gara gu), bandera eta nazinoak aurretik jarrita munduan egiten diran astokeriak (Tu y yo) eta gizarte osoaren arazoa dan drogearen gaia, dana da droga, danok konsumiduten dogu... (Esclavos de la droga) lakoak jorratu ditue.
Tabernan abestia aukeratu dabe lehenengo single legez; Tabernatan gagoz eta beti izango gara, esan dau; Txarto bazagoz ala zeozer behar izan ezkero, bertan topauko gaituzu adierazo dau Iñigitok. Kantuaren amaieran gaztelaniaz estrofatxo bat entzun daiteke, izan be, lehenengo gaztelaniaz idatzi, eta ondoren euskerara itzuli eben. Baina Nos veremos en el bar de siempre o casi siempre esaldia asko gustau jakon abeslariari eta letran tartekatzeko erabagia hartu eben.
Kontuak kontu, Txapelpunk taldeak ez dau bere esentzia galdu: Beti Txapelpunkaren errekan gagoz. Ibaiadar barriak hartu doguzan arren ur gozo berean uger egiten jarraitzen dogu itsasoraino, adierazo dau abeslariak.
Grabazino lanak Mutrikuko Axular estudioan egin ditue Axular Arizmendi teknikariagaz; Aurreko diskoa be bertan grabau genduan, gozamena da eurekaz lan egitea, onartu dau taldeko abeslariak, izan be, Iñigitori ez jakoz estudioak gustetan.
Punkaren semeak Durangoko Azokan izango da salgai baina hori baino lehen, zemendiaren 28an, datorren zapatuan emongo dabe diskoa aurkeztu osteko lehenengo kontzertua Gasteizen, gaztetxean, Emon eta Enkore taldeakaz batera. Hortik aurrera sei bat hitzordu ditue, hurrengoak, egun berean, abenduaren 4an, Durangoko Azokan (Ahotsenean) eta Oñatin eta aurrerago etorriko dira Donostiako Dokan eta Laudioko Drumgorrin emongo dituenak. Zuzenekoetan hirukoaz gan, Dann Hoyos, Etsaiak eta Space Octopuss taldeetako kideka be lagunduko deutse.
Punkaren semeak defendidutea toketan jake orain lekeitiarrei baina hurrengoa zuzeneko diskoa izan daitekela aurreratu dau Iñigitok. Ritxi Aizpuruk, barriz, Mexikoko diskoetxe batek Txapelpunken lanen bat argitaratu leikela aurreratu dau, taldearen materiala badaukiela eskuartean baina oraingoz ez dala ezer gauzatu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!