Kultura Ondarea sariak antolatu ditu Jaurlaritzeak, gazteei zuzenduta
2015-11-25 09:39 KultureaEuskal Herriko ondare kulturalari buruzko bideo bi aurkeztu beharko ditu parte-hartzaile bakotxak, 2016ko apirila baino lehen. Onenek Irlandarako biajea irabaziko dabe. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Formakuntza Zikloetako ikasleek parte hartu leikee. Eusko Jaurlaritzeak bigarrenez antolatu dau Kultura Ondarea lehiaketea.
Euskal Herriko ondare kulturalari buruzko bideo bi aurkeztu beharko ditu parte-hartzaile bakotxak, 2016ko apirila baino lehen. Onenek Irlandarako biajea irabaziko dabe. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Formakuntza Zikloetako ikasleek parte hartu leikee. Eusko Jaurlaritzeak bigarrenez antolatu dau Kultura Ondarea lehiaketea.
Taldeka parte hartzeko lehiaketea da eta talde bakotxak bideo bi grabau beharko ditu. Lehenengo bideoa, euskal ondarearen elementu bati buruzkoa izango da eta ikasleek eurek aukeratuko dabe ze elementugaz lan egin. Ondare hori materiala zein inmateriala izan leiteke.
Bigarren bideoan, lehenengo bideoa grabetako prozesua erakutsi beharko da. Batez be, aurkeztutako proiektuaren helburuak zeintzuk diran eta erabilitako metodologia erakutsi beharko dau bigarren bideo horrek.
Bideoak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 8an amaituko da. Ondoren, Kultura Ondarea sariketako arduradunek hiru irabazle aukeratuko ditue. Talde irabazleetako kideek Irlandarako biajea lortuko dabe. Bertan, Irlandako leku ezagunak eta hango kulturearen adierazpideak erakutsiko deutsiez.
Ikasleei zuzendutako lehiaketea da Kultura Ondarea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko 1. mailako eta Gradu Erdiko Formakuntza Zikloetako 1. mailako ikasleek parte hartu leikee.
Aurtengo ikasturtekoa, Kultura Ondarea lehiaketako bigarren edizinoa da eta 30.000 euroko aurrekontua bideratu dau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailak berau antolatzera. Helburuak dira, euskal ondare kulturala gazteen begiradatik ezagutzea, ondareari lotutako ezagutzeari ikasleen ikuspuntutik balioa emotea eta teknologia barrien erabilerea bultzatzea eduki kulturalak sortzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!