'Enarak' operea kontzertu bersinoan Bilboko Arriagan
2015-11-25 11:43 MusikeaAzken urteotako erronka artistiko nabarmenetakoa izan da José María Usandizagaren Las Golondrinas operea kontzertu bersinoan interpretetea. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak obra hau berreskuratu nahi izan dau Donostiako Orfeoiagaz batera Musikeneko orkestra ikasketen koordinatzaile dan Jesús Echeverríaren zuzendaritzapean, konpositore donostiarraren obra eszeniko nagusia Gasteiz, Donostia eta Bilbon interpretetako.
Musikenek, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak, bat egin dau José María Usandizaga konpositore donostiarraren heriotzearen ehungarren urteurrenagaz Las Golondrinas obrearen kontzertu bersinoa interpretetako, konpositore donostiarrak zarzuela modura idatzia eta bere anaia Ramónek (1889-1964) opera bihurtua.
Kontzertuak ikastegiko ikasleek osotzen daben Musikene Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia batuko ditu. Arriaga Antzokiko eszenatokira datorren astelehenean igoko dira, arratsaldeko 20:00retatik aurrera.
Jesús Echeverría, Musikeneko orkestra ikasketen koordinatzailea, dogu proiektu honen buru, Alberto Arrabal baritonoa, Mikel Zabala baxua eta ikastegian formautako hainbat abeslari gazte be bertan izango dira.
Las Golondrinas bere jatorrizko bersinoan zarzuela handia zan, María Lejárraga eta Gregorio Martínez Sierraren Saltimbanquis draman oinarritua. Madrilgo Circo Prince aretoan estreinau zan 1914ko zezeilaren 5ean eta upealako arrakastea izan eban: hogeitaka urteko José María gaztea talentu handikoa zala onartu eben guztiek.
Obra osotik estreinaldian pasino handiena sortarazo eban eszenea Pantomima izan zan, bigarren ekitaldia edegiten dauen saio komikoa. Estreinaldiak sortu eban gogo biziaren ondoren obrea Bilbo, Donostia, Valentzia, Zaragoza, Uruguay edo Argentina lako lekuetan antzeztu zan hurrengo urteetan. 1915. urtean, José María Usandizagaren heriotzearen ondoren ondoren, bere anaia Ramonek partiturearen beste bersino bat egin eban, hitzez egindako alkarrizketarik barik, lehenengo aldiz Bartzelonako Gran Teatro del Liceo aretoan eszenaratua 1929ko abenduaren 14an; hauxe da, hain zuzen be, Arriaga Antzokian entzungo dan bersinoa.
Azken urteotako erronka artistiko nabarmenetakoa izan da José María Usandizagaren Las Golondrinas operea kontzertu bersinoan interpretetea. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak obra hau berreskuratu nahi izan dau Donostiako Orfeoiagaz batera Musikeneko orkestra ikasketen koordinatzaile dan Jesús Echeverríaren zuzendaritzapean, konpositore donostiarraren obra eszeniko nagusia Gasteiz (Hilaren 27an, Principal antzokian), Donostia (Hilaren 28an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian) eta Bilbon (Hilaren 30ean, Bilboko Arriaga antzokian), interpretetako.
Musikeneko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia
J.M. USANDIZAGA
- Zuzendaria: Jesús Echeverría.
- Elisa Díaz, sopranoa.
- Judit Martínes, sopranoa.
- Alberto Arrabal, barítonoa.
- Mikel Zabal, bajua.
- Xabier Anduaga, tenorra.
- Gonzalo Manglano, tenorra
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!