Heriotzaz eta minaz gogoetea egin dau Anjel Lertxundik nobela barrian
2015-11-24 17:04 KultureaErrealidadetik asko daukan daukan nobelea da Zu (Erein), Anjel Lertxundiren lan barria. Idazle bat eta haren emaztea dira istorioko protagonistak. Andreari pankreako minbizia diagnostikau deutsie eta gizonaren ikuspegitik horri egokitzeko ahalegina kontetan da. Anjel Lertxundi idazlea antzeko egoera baten dago.
Errealidadetik asko daukan daukan nobelea da Zu (Erein), Anjel Lertxundiren lan barria. Idazle bat eta haren emaztea dira istorioko protagonistak. Andreari pankreako minbizia diagnostikau deutsie eta gizonaren ikuspegitik horri egokitzeko ahalegina kontetan da. Anjel Lertxundi idazlea antzeko egoera baten dago.
Zu nobelako emakumezko protagonisteari (Zu izenekoa, hain zuzen), 2012ko bagilaren 19an diagnostikau deutsie minbizia. Errealidadean, Anjel Lertxundiren emazteak be minbizia dauka. Idazleak bizitakotik abiauta, beraz, gogoeta sakona eskaintzen dau liburuak, heriotzaz, minaz eta sufrimenduaz. Fikzinozko lana dala azpimarratu dau Lertxundik, benetako gertaeretan oinarrituta dagoan arren. Etxean bizi dauena kontetan dau, baina idazteko modua fikzinozkoa dala dino.
Gaixotasunak ez eze, lanbideak be bardintzen ditu Zuko protagonistea eta Anjel Lertxundi. Zuren senarra, izan be, idazlea da. Bikotearen bizitzea gotik behera aldatzen dau diagnostikoak. Gizonaren egunerokoaren txatalakaz osotu dau kontakizuna Lertxundik, dietario bat balitz moduan. Andreari Zu izena ipinita, nobelearen ikuspuntua biribiltzen dauela dino Lertxundik.
Beste idazle batzuen aitamen ugari dagoz liburuko pasarteetan. Esate baterako, Oier Guillanen esaldi bat dago hasierako orrietan: Minarena naiz zorionarena beste. Joxe Aranzabalen eta Imanol Zurutuzaren aitamenak be badagoz eta, atzerriko idazleen artean, Thomas Mann, Albert Camus eta Susan Sontag agiri dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!