Hizkuntza gitxituen lege proposamena Frantziako Parlamentuan

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2010-11-26 14:15   Musikea

Hizkuntza gitxituen aldeko lege proposamena Frantziako Parlamentura ailegatuko ete zan dudea egoan. Izan be, orain dala urte bi hainbat alderdik eta eragilek abiarazotako prozesuak bidean hainbat zailtasunakaz egin dau estropezu.

Armand Jung diputaduak, Frantziako Parlamentuko Eskualdeetako Hizkuntzen Ikerketa Batzordeko presidenteak aurkeztu dau lege proposamena aste honetan bertan, batzordeko kide guztiek lege proposamena izenpetu eta gero. Lege proposamenaren edukina ez da ezagutzen. Edozelan be, Europako Eskualdeetako eta Erregio Hizkuntzen Gutunaren atal batzuk, modu askozaz apalagoan bada be, barrubatuko dituala aurreikusten da. Jakina danez, Frantziak ez dau berretsi Gutuna. Izan be, Frantziak erregio edota eskualde hizkuntzen onarpenak eta sustapenak batasun nazionalari kalte egiten deutsola eretxi izan deutso orain arte. Edozelan be, Konstituzinoan egindako azken aldaketan ondare moduan hartu ebazan eskualde hizkuntzak; halandaze, azken aldian Europan gertatzen ari diran mobimentuen jirabiran herrialdearen hizkuntza politikan eragin baikorra izatea espero da. Lege proposamenak aurrera egingo dauen ikuskizun dago orain.

Erantzunak

Mojgan 2015-11-26 07:11 Erantzuna | #1

Desde Getxo queremos prropneoos a la coordinadora de Barrios y Pueblos, la posibilidad de hacer una papeleta para aquellos/as que quieran/mos hacer voto nulo, sin por ello negar la opcif3n de quien quiera votar a cualquier opcion lo haga, ya que tendra papeletas de las mismas en los colegios electorales.Llevaremos muestra de la idea de papeleta que se ha aceptado en nuestra asamblea pueda servir de idea para el resto.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu