Katixa Agirrek irabazi dau Gabriel Aresti ipuin lehiaketea
2015-11-26 09:20 KultureaBilboko Udalak antolatzen dau urtero sariketa hori eta aurten, 32. ekitaldian, Katixa Agirre gasteiztarraren Hesperia, California lana izan da epaimahaiaren ustez onena. Euskerazko atalean saritu dabe Agirre. Gaztelaniazko atalean Elena Alonsok irabazi dau, Misericordia ipuinagaz.
Bilboko Udalak antolatzen dau urtero sariketa hori eta aurten, 32. ekitaldian, Katixa Agirre gasteiztarraren Hesperia, California lana izan da epaimahaiaren ustez onena. Euskerazko atalean saritu dabe Agirre. Gaztelaniazko atalean Elena Alonsok irabazi dau, Misericordia ipuinagaz.
Juan Mari Aburto alkatea bertan dala, Bilboko udaletxean egin dabe sariak emoteko ekitaldia. Euskerazko arloan Gabriel Aresti sariketan aurten egon dan gorakadea nabarmendu dabe antolatzaileek. 63 ipuin aurkeztu dira kategoria horretan, igazko 39en aldean.
Fernando Morillo, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia egon dira epaimahaian, Gabriel Aresti ipuin lehiaketako 32. aldian, euskerazko atalean. Katixa Agirreri emon deutsie saria, Hesperia, California lanagaitik. Kontakizun freskoa da Agirrerena, epaimahaiaren eretxian, eta amaiera edegia daukala azpimarratu dabe epaimahaikideek, horrek irakurlearen irudimenari atea zabaltzen deusalako.
Katixa Agirregaz batera, Aritz Gorrotxategi eta Urt Zubiaurre be saritu ditu epaimahaiak, akzesit banagaz. Guztiok anaiak gara ipuina idatzi dau Gorrotxategik eta Zubiaurrek, Araotz.
Gaztelaniazko kategorian, hiru sari eta saritu bi egon dira. Izan be, sari nagusia Elena Alonsok lortu dau, Misericordia ipuinagaz eta akzesitetako bat be berak eskuratu dau Gente tan afin lanagaitik. Beste akzesita Paula Zumalacarreguiri emon deutsie, Los Larguiruchos ipuinagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!