78 artisau Getxoko 32. Eskulangintza Azokan

Bizkaie! 2015-11-25 17:27   Kulturea

Hogeita hamabigarren edizinoari aurre egiteko dan honetan, Getxoko Artisautza Azokea sektorearen erreferentzia bihurtu da eta zemendiaren 27tik 29ra,  78 standetan jarriko diran 20 artisautza-espezialidadeko gaiak ezagutzeko eta eskuratzeko aukerea izango dabe Getxora, Areetako Geltokia Plazako karpara, hurreratzen diran guztiek.

Hogeita hamabigarren edizinoari aurre egiteko dan honetan, Getxoko Artisautza Azokea sektorearen erreferentzia bihurtu da eta zemendiaren 27tik 29ra,  78 standetan jarriko diran 20 artisautza-espezialidadeko gaiak ezagutzeko eta eskuratzeko aukerea izango dabe Getxora, Areetako Geltokia Plazako karpara, hurreratzen diran guztiek.

Horrezaz gan, azokeak txikitxuak artisautzearen mundura hurreratzeko asmoz umeentzako tailer-programa sendoa be eskaintzen dau. Oraingoan, papelezko tailerrak (marmolaire papela, papelezko loreak, postalak, apaingarriak, decoupage eta abar), oihalezko sormen, txotxongilo eta buztingintza tailerrak eskainiko dira.

Stand eta diseinu lehiaketek eta erosleen artean egingo dan produktu-moltsoen zozketek osotuko dabe Azokearen proposamena.


XXI. Stand lehiaketea

Artisautza enpresa sektore dinamikoa dogu aspalditik. Bere aurrerapen garrantzitsuenetako bi salmenta itxura aldaketea eta produktuen aurkezpena izan dira, hau da, bezeroen begiradea erakarteko beharrezko baldintzak. Esangura horretan, stand Lehiaketea abiarazoko da, urtero, artisauen inplikazino handia lortzen dauen sariketea, hain zuzen be.

Profesionalak saiatzen dira urtetik urtera, euren salmenta-postuak apaintzen eta antolatzen, originaltasuna eta erakargarritasuna hurreratuko diran erosle guztien aurrean eskainiz.

Bi egunetan zehar, epaimahai jakitun batek postuak zehetasunez aztertu eta irabazleak nortzuk izango diran erabagiko dau.



XIX. Diseinu lehiaketea

Salmenta lekuaren itxureagaz eta produktuen aurkezpenagaz pasetan dan lez, diseinuaren kalidadea beharrezkoa da eskulangintzearen garapenerako, ze artisautzeak ez dauka nahitaez tradizinoari lotuta egon behar. Artisautzeak proiektu eta produktu barriak jorratu behar ditu, bai negozioa bultzatzeko bai bezeroen beharrak beteteko be. Helburu horregaz 16. edizinora helduko den Diseinuzko Lehiaketea ospatuko da Getxon sorkuntzea sustatu eta bultzatuz proiektu barriak agertu daitezan.

Ekimen honen bidez, produktu erakargarriagoak, kalidade handiagokoak eta barriagoak sortzen saiatzen dan eskulangileari bere lana eskertzea eta autortzea da asmoa.


Getxoko Artisautza Azokearen ordutegia

Goizean: 11:00-14:30 / Arratsaldean, 17:00-21:00. Zapatuan, 21:30ak arte. Sarrerea doban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu