Xabier Montoiak 'Hondamendia' narrazino liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2015-11-26 17:14   Kulturea

Izenburuak dinoan moduan, hondamendien eta zoritxarraren inguruan jazotako istorioak batzen ditu Xabier Montoia idazle eta musikariak. Fikzinozko narrazinoen bildumea da Hondamendia (Elkar), sasoi guztietako hainbat tragediaren testuinguruan ipinita. 19 ipuin dira guztira.

Izenburuak dinoan moduan, hondamendien eta zoritxarraren inguruan jazotako istorioak batzen ditu Xabier Montoia idazle eta musikariak. Fikzinozko narrazinoen bildumea da Hondamendia (Elkar), sasoi guztietako hainbat tragediaren testuinguruan ipinita. 19 ipuin dira guztira.

Liburuko narrazinoak hiru zatitan banatu ditu Montoiak: Iraganekoak dagoz lehenengoan (Hitzaurrea izenekoan), gaur egunekoak bigarrenean (Etorkizun zoragarri honetan) eta etorkizunari lekua egin deutso hirugarrenean (Betiko gaua). Adan eta Ebaren sasoian kokatu dau lehenengo ipuina. Guztietan, hondamendiak agertzen dira, batzuetan agiriko modu baten, beste batzuetan ez oso nabarmen. Izurriteek, gerrek eta zoritxarrak badaukie lekua, beraz.

Izan be, Montoiak azaldu dauenez, gaur egun badago halako hondamendi-giro bat. Gainbehera sensazino hori dago Hondamendiako narrazinoetan. Giro edo pensakera hori, baina, ez dala gaur egunekoa bakarrik, betidanik egon dala eta egoten segiduko dauela uste dau autoreak, gizakiaren ezaugarriei lotutako sensazinoa dalako.

Montoiak ez dau ezkor jokatu nahi izan liburuko narrazinoetan, hondamendietan oinarritu bada be. Nahiago dauela bere burua errealistatzat aurkeztu adierazo dau. Bestetik, azaldu dau 19 narrazinoetatik lehenengo idatzi ebana Vatikanoan otu jakola. Terrorista izenekoa da hori. Gero idatzi zituan ganerako istorioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu