Zinegabonak programeari esker, umeentzako euskerazko zinemea euro bakarraren truke

Bizkaie! 2016-12-24 12:30   Zinemea

Abenduaren 26tik 31ra, euskerara bikoxtutako pelikulen zikloa martxan ipiniko da. Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan izango dira emonaldiak.

Zineuskadik sustatzen dauen zikloak umeentzako 11 film eskainiko ditu euskerazko bersinoan. Izan be, Zinegabonak zikloari esker, laugarren urtez jarraian Euskal Herriko umeei euskerazko filmak ikusteko aukerea emongo jake. Zineuskadik, Euskal Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoak, EITBgaz alkarlanean, euro bakarrean jarriko ditu eskuragarri pelikulok Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan.

Amaitzear dagoan urtean, guztira, hamalau film estreinau dira euskerazko bersinoan Zineuskadiren ekimenez, eta azken bost urteotan 67 izan dira. Zinema Euskaraz programeak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskerearen erabilerea komunikazino kultural legez indartu eta astialdi arloan normalizazinoa bultzatzea dau helburu. Zinegabonak zikloa ahalegin horretan sartzen da.

Guztira, 11 pelikula eskainiko ditu Zinegabonak zikloak aurten: Albert; Doraemon Stand By Me; Iparraldeko Norman; Oker; Pan, Sekula Betirako Bidaia; Printze Txikia; Snow Queen; Tom Txiki; Tximinoen Erresuma; Yoko eta Lagunak eta Zipi, Zape eta Kapitainaren Irla.

Zikloa abenduaren 26tik 31ra bitartean izango da eta proiekzinoak Golem Alhondigan (Bilbo), Printzipen (Donostia), Floridan (Gasteiz), Golem Baionan (Iruñea) eta Itsas-Mendin (Urruña) izango dira. Zinema aretoetako eskaintzeaz gan, lau film Bilboko EITBren egoitzan emongo dira, Multibox aretoan. Kasu horretan doban sartu ahal izango da, baina beharrezkoa izango da HIRU3 komunidadeak banatutako gonbidapena aurkeztea. Zinema-areto arruntetako emonaldietan, euro bana ordainduta ikusi ahal izango dabe filma neska-mutilek.

Zikloko proiekzino guztiak goizeko 11:00etan hasiko dira. Hau da programazino zehatza:

Abenduak 26:  Doraemon Stand By Me - Bilbo, EITBren egoitzako Multibox Aretoa
Abenduak 27:  Iparraldeko Norman - Bilbo, EITBren egoitzako Multibox Aretoa
Abenduak 28:  Albert - Bilbo, EITBren egoitzako Multibox Aretoa
Abenduak 29:  Pan, Sekula Betirako Bidaia - Bilbo, EITBren egoitzako Multibox Aretoa

Abenduak 30:  Snow Queen (Bilboko Golem), Printze txikia (Donostiako Principe), Albert (Gasteizko Florida), Zipi, Zape eta Kapitainaren irla (Iruñeko Golem) eta Oker (Urruña)

Abenduak 31: Zipi, Zape eta Kapitainaren irla (Bilboko Golem), Tom Txiki (Donostiako Principe), Tximinoen erresuma (Gasteizko Florida), Snow Queen (Iruñeko Golem) eta Yoko eta lagunak (Urruña)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu