Leire Bilbaok irabazi dau Lizardi Saria, ‘Pikondoaren balada’ lanagaz

Bizkaie! 2016-12-29 11:00   Kulturea

Hamahiru lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara, eta idazle ondarroarraren alde egin dau epaimahaiak.

Pikondoaren balada ipuina nagusitu da Zarauzko Udalak antolatutako XXXV. Lizardi Sarian. Hamahiru lan aurkeztu dira aurten, eta Leire Bilbaorena (Ondarroa, 1978) nabarmendu dau Yolanda Arrieta, Alexander Gurrutxaga, Miren Agur Meabe eta Nerea Arrienek osotutako epaimahaiak. 3.700 euroko saria jasoteaz gan, bere lana argitaratu egingo dabe. Zarauzko Kultura Sailak liburuaren 2.500 ale doban banatuko ditu herriko ikastetxeetan. Argitalpena sari banaketa egunean emongo dabe argitara, 2017ko apirilean.

Ez zela jaitsiko pikondotik, horixe aldarrikatzen dau ipuinaren hasieran Martinaren osabeak, eta jarrera horren inguruan oinarritzen da Pikondoaren baladea. Martinak etxeko giroaren barri eoango dau istorioan; etxekoen egoerea zelan aldatzen dan gerrea heltzen danean. Aitaren eta osabearen arteko dikotomiaren bidez, baina batez be osabearen personaiaren bidez, bakearen aldeko apustuak zer zailtasun dakarzan kontetan dau ipuinak.

Errealidadea eta fantasia buztartzen ditu idazleak, osabearen metamorfosia gerrearen kontrako aldarri moderno bihurtuz. Estilo zaindua eta dotorean idatzitako ipuina dala nabarmendu dabe antolatzaileek, ahozkoaren eragin aitagarriagaz. Gazte literaturea izanagaitik be, helduentzat be erakargarria dala gaineratu dabe, gaitasun literarioakaitik ez eze, bestelako gai eta balioak jorratzeko aukerea emoten dauelako.

(Zarautzeko Hitza-tik moldatua)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu