Artxandako funikularrean bisitaldi gidatuak egongo dira irailean, garraiobide horren mendeurrenean

Bizkaie! 2015-08-25 10:22

Aurtengo urrian ehun urte datoz Artxandako funikularra martxan hasi zala. Hori ospatzeko ekintza ugari antolatzen dabil Bilboko Udala eta irailean bisitaldi gidatuak egongo dira, garraiobide berezi horren sekretuak herritarrei ezagutarazoteko. Irailaren 29ra arte, asteko bost egunetan programau ditue bisitaldiok, aurretik erreserbea egiten daben herritarrentzat. Bilbao Izan programearen barruan sartu dabe ekimen barri hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arrakastea euki dau eLiburutegiak Bilbon eta Donostian, 1.500 mailegugaz

Bizkaie! 2015-08-24 15:10   Kulturea

Garagarrilaren 23an ipini eben martxan Bilbon eta Donostian Eusko Jaurlaritzearen eLiburutegia, Euskadiko Liburutegi Digitala. Hilebete pasautxuan, liburu digitalen mila mailegu  inguru egin dira Bilbon, eta Donostian beste 500 baino gehiago. Liburutegi Digitalak 7.400 liburutik gorako katalogoa dauka. Zerbitzua martxan ipini zanetik, Paulo Coelhoren Adulterio da gehien hartu dana. Euskerazkoetan, Alberto Ladron Aranaren Arotzaren eskuak da arrakastatsuena.

Euskarians-Uruguai errugbi partidurako lehen entrenamentua gaur Donostian

Bizkaie! 2015-08-24 14:20

Euskarians taldeak arratsalde honetan, 19:00retan, egingo dau Donostian, Aieteko zelaian, bere lehen entrenamendua irailaren 6an Uruguairen kontra Getxon jokatuko dauen partidua preparetako. Hegoamerikarrak Ingalaterrako Munduko Txapelketan izango dira eta Euskal Herria aukeratu dabe prestaketea egiteko gune legez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Konparsetako Kanpaia eta Eulia sarietarako botoa emoteko aukerea zabalik dago

Bizkaie! 2015-08-24 13:29

Bilboko Aste Nagusian, urtero Kanpaia saria emoten deutsie dekorazino onena daukan txosneari. Dekorazino eskasena daukanari, ostera, Eulia saria emoten deutsie. Herritarrek botoa emoteko aukerea daukie dagoeneko, aurtengo izendapenak erabagiteko. Eguazten gauerdira arte emon leiteke botoa, hemen.

'Somera Laguna' saria jasoko dau gaur Doctor Deseo taldeak

Bizkaie! 2015-08-24 12:56   kulturbiz

Gaur, astelehena, abuztuaren 24ean eguerdiko ordu batean, Gora Somera alkarteak Doctor Deseo taldeari 'Somera Laguna' saria emongo deutso. Garaikur honen bitartez, Goienkaleko auzotar, merkatari eta dendarien alkarteak, musika talde bilbotarraren ibilbidea saritu nahi izan dau. Alkarteak musikarien hurrekotasuna eta kaleagazko izan daben zaletasuna goraipatu ditu.

Thalay Sagar hormatzarra (6.904m): Alex Txikonen udako espedizinoa

Bizkaie! 2015-08-24 12:18

Gangotri sagratuan, Garwhal indiarreko Himalaya muturrean, Ganges ibaiaren iturburuan dago 6.904 metroko Thalay Sagar; lehen mailako erronkea da alpinistentzat, eta leku gurtua bertaratzen diran erromesentzat. Hormatzar honen gailurrera heltzea da Alex Txikon buru dauen espedizinoaren helburua; Ekaitz Maiz, Felix Criado, Txus Lizarraga, Adrian Legarra eta Daniele Nardi izango ditu sokakide.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bermeoko egurrezko itsasontzi bat salbetako deia egin dabe

Bizkaie! 2015-08-24 11:38

Gure Itxarkundia itsasontzia asteon bertan desegitera bialdu nahi dabenez, Bermeoko herritar talde batek preminazko deia egin dau, ontzia konserbau eta ondare legez gordeteko. Aditu batzuek eta Bermeoko Udaleko oposizinoko talde politikoek be bat egin dabe eskariagaz. Izan be, Gure Itxarkundia Bermeon geratzen dan egurrezko azkenengo arrantza-ontzia da. Udalari edo beste erakunde batzuei eskatu deutsie ontziaren ardurea hartzeko. Jaubeak ontzia doban lagateko prest ei dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Kultur Uriburua Zinemaldiagaz be alkarlanean izango da

Bizkaie! 2015-08-24 10:38   Zinemea

Kultur Uriburua Donostiako 63. Zinemaldiagaz alkarlanean izango da, azken 15 urteeako zinema japoniar independenteari eskainitako zikloa babestuko dauelako Donostia 2016k. Elkarrizketak lan arloaren barruan kokatzen da lankidetza hau, Uriburutzako ordezkariek adierazo dabenez.

EHU munduko zerrendan 500 unibersidade onenen artean dagoala dino Shanghaiko Rankingak

Bizkaie! 2015-08-21 14:45

Munduko unibersidadeen prestigioa neurtu eta onenen barri emoteko sortu eben Shanghaiko Rankinga eta, 2012ko  neurketan, EHU, Euskal Herriko Unibersidadea sartu eben lehenengo 500en zerrendan. Orain plazaratutako rankingean, postuari eutsi deutso unibersidade publikoak. 401 eta 500. lekuen artean sartu dabe, postu zehatza argitu barik. Shanghaiko zerrendeak eragin handia dauka mundu akademikoan.

Atzerriko unibersidadeetan euskerea irakasteko prestakuntzea emongo dau Etxepare Institutuak

Bizkaie! 2015-08-21 12:28   Euskerea berbagai

Atzerriko irakaskuntza zentroetan euskera arloko irakurle izan nahi dabenei zuzendutako ikastaroa izango da. EHUk eta Etxepare Euskal Institutuak alkarlanean antolatu dabe, irailetik zemendira. Donostian emongo ditue klaseak. Irailaren 1etik 15era egin leiteke matrikulea eta plaza kopuru mugatua dagoala ohartarazo dabe.

Aurten berandu dator, baina hemen da Aste Nagusia!

Angel Dominguez 2015-08-21 10:07   Begi betegarri

Merian C. Cooper eta Ernest B. Schoedsack, Donostiako Zinemaldiko atzera begirakoen artean

Bizkaie! 2015-08-20 14:21   Barriak

Hollywoodeko aro klasikoko izen handi bi aukeratu ditu Zinemaldiak aurtengo atzera begirakoen saila osotuteko. Merian C. Cooper (1893-1973) eta Ernest B. Schoedsack (1893-1979) zinemagintza amerikarrak inoz emon dauen bikote sortzaile eta estimulatzaileenetakoa da, Zinemaldiko arduradunen arabera. Biek alkarregaz edo bakotxak bere aldetik egindako filmak proiektauko ditue. Ganera, zinemagile bioi buruzko liburua argitaratuko da, Quim Casasek koordinauta.

Erdi Aroko eta orain dala 4.000 urteko aztarnak agertu dira Torrentejoko aztarnategian, Araban

Bizkaie! 2015-08-20 12:25

EHUko ikerlariek igaz topau eben Bastida inguruetan Torrentejoko herri zaharraren arrastoa. Aurtengo udan indusketen bigarren kanpainea egin dabe eta balio arkeologiko handiko aztarnak topau ditue. Juan Antonio Quirosek zuzendutako lan-taldeak orain dala 4.000 urteko zeramika zatiak, gizaki formadun nekropolia eta Erdi Aroko etxe baten aztarnak topau ditu. Ebroko haraneko lehenengo gizaki nekazarien bizimodua hobeto ezagutzeko eta Erdi Aroko herritxuen formakuntzaz gehiago jakiteko balioko dau.

Egitarau zabala Donostian, Tabakalera zentroaren inaugurazinoaren harira

Bizkaie! 2015-08-20 11:25

Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroa, irailaren 11n zabalduko dabe. Hori ospatzeko, ekitaldi piloa antolatu ditue, esate baterako, kontzertuak, proiekzinoak eta erakusketak. Bisitaldi gidatuak be egongo dira. Iraileko bigarren astean izango dira inaugurazinoaren inguruko jarduera gehienak. Tabakalerako arduradunek adierazo dabe herritar guztiei zabaldu nahi deutsiela zentroa.

Zumarragako Andre Maria eleizea finaletik kanpo geratu da

Bizkaie! 2015-08-20 11:15   Kulturea

Repsolek jakinarazo dauenez, Aragoiko Grauseko Plaza Nagusia eta Extremadurako Barruecos Monumentu Naturala (Extremadura) lehiatuko dira finalean. Honezkero botoa emoteko aukerea dago Repsol Gidearen webgunean.

Bilboko Udal Musika Bandeak zortzi kontzertu berezi eskainiko ditu Aste Nagusian

Bizkaie! 2015-08-20 10:00   Musikea

Urteroko hitzorduari ez deutso huts egingo Bilboko Udal Musika Bandeak eta abuztuaren 23tik 30era zortzi kontzertu emongo ditue. Arenaleko kioskoan izango dira saioak, Bilboko jaietako erdigunean beraz. Euskal musikea, pasodobleak, zartzuelak, operetak eta soinu bandak joko ditue, besteak beste. Iñaki Urkizu ibiliko da zuzendari, Miguel Romea eta Juan Jose Ocon zuzendari konbidaduakaz batera.

'Kazetaritza bertatik bertara' zikloa egingo dabe Gasteizen, abuztuaren 24an hasita

Bizkaie! 2015-08-19 14:45   Kulturea

Aurreko urteetan euki dauen arrakastea ikusita, aurten barriro antolatu dau Gasteizko Udalak ziklo hori, nazinoarteko jazoeretan kazetariek daukien zeregina erakusteko asmoz. Kazetari, argazkilari eta bestelako adituen parte-hartzeagaz, pil-pilean dagozan gaiak aztertzea da helburua. Aurten, Greziako egoerea eta yihadismoa jorratuko ditue sakonean. Berbaldiak, filmak eta  tailerrak egongo dira Europa biltzar etxean.

Hogei erakusketa eta jarduera osogarri ugari dakarz aurten Getxophotok

Bizkaie! 2015-08-19 12:29   Kulturea

Irailaren 3tik urriaren 4ra egingo dabe Getxophotoren bederatzigarren ekitaldia, Begihandi alkarteak antolatuta. Aurtengo gai nagusia biajeak dira, baina ez plazer hutsez egindako biajeak bakarrik; baita errefuxiaduek egiten dituenak be, edo landa eremuetatik urietara aldatu diranenak zein egunero beharrera joaten diranena. Gai hori ardatz hartuta, hogei erakusketa egongo dira irailaren 3tik aurrera, Getxoko espazio publikoetan. Jarduera osogarrien artean, Ikusi Makusi aitatu behar da, aurten lehenengoz egingo dabelako. Umeak eta familiak batzea da horren asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Saltillo itsasontziak udako itsasaldia hasi dau euskal kostaldeko herrietan

Bizkaie! 2015-08-19 10:40   Kulturea

Aurreko urteetan egin izan dauen moduan, aurten be Euskal Herriko kostaldeko herrietatik osterea egingo dau EHUren Saltillo eskola-ontziak. Santurtzin abiauta, Lekeition egingo dau lehenengo geldialdia. Irailaren 4an Santurtzin bertan amaituko dau ibilbidea. Lekeitio, Donibane Lohizune, Getaria, Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Bermeon barkua barrutik ezagutu ahal izango dabe herritarrek. Saltillo 1932an eregi eben, 1998an barriztau eta unibertsidadeko ontzi-eskolea da gaur egun.