Basilio Baltasar eta Xuan Bello idazleak aurrez aurre 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-12-14 11:32   Kulturea

Oraingo honetan, Basilio Baltasar eta Xuan Bello idazleen arteko topaketea antolatu dabe abenduaren 15erako. Bertan, sarritan polemikoa izaten dan literatur sarien gaiaren ganean egingo dabe berba. Barriketaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrerea librea izango da leku guztiak bete arte, eta Kulturan espezializautako Cesar Coca kazetariak gidatuko dau.

Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait arlo edo iruditara hurreratzea proponiduten dau Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak eta, oraingo honetan, Basilio Baltasar eta Xuan Bello idazleen arteko topaketea antolatu dabe abenduaren 15erako. Bertan, sarritan polemikoa izaten dan literatur sarien gaiaren ganean egingo dabe berba. Barriketaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, sarrerea librea izango da leku guztiak bete arte, eta Kulturan espezializautako Cesar Coca kazetariak gidatuko dau.

Eztabaidak literatureagaz ekimenaren hurrengo hitzorduan, gaur egun dagozan literatur sariak, pribatuak zein publikoak, ardatz hartuta, besteak beste, ondoko gaiak jorratuko ditue: irakurleen artean sariok daben sinisgarritasuna, egile batzuek sariei beren beregi uko egin izana, epaimahaiaren balorazino erispideak, sari bat emoteko kuotak egotea, lurralde mailako sari batzuetan edo literaturako alor jakin batzuetara zuzendutakoetan dagoan eremu mugatua, edo sinatutako lan bat edo egile ezezaguna dauena epaitzeko orduan dagozan aldeak.

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleakana hurreratzeko modu barria da. Jentaurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, aurretik proponidutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literatureagaz alkartzeko topalekua eskaintzea da, bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz (arkitekturea, musikea, bidaiak edo matematikak, besteak beste), edo literaturearen genero batean oinarrituz, egileen eskutik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu