Urteko azken kontzertuak Barrutirock programearen barruan
2015-12-14 14:00 MusikeaAbenduaren 17an, eguenean, 20:00etan, Bilboko Bilborock aretoan La Nota Vagamunda taldeak eta Maila bikoteak, gitarra elektrikoaren eta bateriaren arteko buztarketeari eutsiz, rockean oinarrituta, hardcore, progresiboa, post-rock, metal edo psicodelia estiloak nahasten ditue.
Pasa dan asteko Even Soul eta Indix taldeen kontzertuen ostean, abenduaren 17an, eguenean, arratsaldeko 20:00etan Bilboko Bilborock aretoan beste talde bik emongo ditue kontzertuak: La Nota Vagamunda taldeak eta Maila bikoteak.
Bestetik, Maila bikotea, gitarra elektrikoaren eta bateriaren arteko buztarketeari eutsiz, rockean oinarrituta, hardcore, progresiboa, post-rock, metal edo psicodelia estiloak nahasten ditue.
Estiloen ugaritasuna da Bilboko Udalak antolatutako Barrutirock programearen ezaugarrietako bat. Barrutirocken seigarren edizinoa da aurtengoa eta orain arte ehun banda baino gehiago batu ditu; aurrekoetan legez, kontzertu guztietarako sarrerak dobakoak izan dira, eta musikea zuzenean entzun eta jokera musikal barriak ezagutu nahi dituen persona guztientzat dago zabalik.
Programa honetan, Bilboko Barrutietako musika-taldeetako kide diran 15 eta 35 urte bitarteko gazteek euren produkzinoak zuzenean aurkezten ditue, holan, publikoaren aurrean eta Bilborock lako erreferentziazko areto batean musikea joten eskarmentua hartuz.
2015ean, danetara, 11 kontzertu egon dira eta bertan 23 taldek parte hartu dabe. Halan da be, kontzertuak ez dira programearen pizgarri bakarra, izan be, joandako bagilean, erreferentziazko musikariek gitarrea eta bateria joteko masterclass-ak edo maisu-eskolak eskaini zituen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!