Jaime Altuna eta Josu Ozaita ikerlarien lanak jaso dau 2015eko Juan San Martin bekea
2015-12-15 10:31 KultureaEuskal Herrian, Halloween edo Animen gauaren ospakizunen inguruan, azken urteotan izandako bilakaerea aztertuko dabe. Etnologia zan aurtengo gaia, eta ikerlariek, metodo kualitatiboa erabilita, Eibarren eta eskualdean gaiari buruz dagoan guztia batuko dabe; idatziz eta ahoz jasotako testigantza guztiak aztertuko ditue.
Euskal Herrian, Halloween edo Animen gauaren ospakizunen inguruan, azken urteotan izandako bilakaerea aztertuko dabe. Etnologia zan aurtengo gaia, eta ikerlariek, metodo kualitatiboa erabilita, Eibarren eta eskualdean gaiari buruz dagoan guztia batuko dabe; idatziz eta ahoz jasotako testigantza guztiak aztertuko ditue. Interes sozial handiko lana: guraso talde, aisialdi alkarte eta hezkuntza eragileentzako batik bat.
Halloween izeneko jaia Euskal Herriko kaleak hartzen dago Ameriketako Estadu Batuetako hedabideen, kultur produkzinoen eta konsumo industriaren bitartez. Ume eta gazteentzat erakargarritasun handiko ezaugarriak ditu: iluntasuna eta bildurragaz jolasteko zein mozorrotzeko aukerea eta gozokiak jateko atxakia. Halan da be, helduek ez ditue begi onez ikusten ospakizun horreek, atzerritik ekarritakoak dirala esanaz eta bertokoa ez dan kultur industriaren asmakizun barria begitantzen jakelako.
Ezustean, heldu horreetako asko aho bete hortz geratu dira, orain hamarkada batzuk Euskal Herrian kalabazak hutsitu eta kandelak barruan ipinita antzeko errituak umeen artean zabalduak egozala jakiterakoan. Izan be, urriaren 31n, Arimen Gaua ospatzeko ohiturea Euskal Herriko txoko askotan oso zabaldua egoan. Iluntzean ume eta gazteak bide bazterretan kandelak ezkutatzeaz gan, etxez etxe eske-errondak egiten zituen neguan ospatzen diran beste jai ezagunetan legez.
Ikerketa honen bitartez garai hareetan ospatzen ebenen esperientzia eta bizipenak batu ditue, baina batez be, eta hemen dago barrikuntza agirikoena, gaurko umeen begietatik eta diskursotik aztertu nahi izan dabe fenomenoa; etenbako mobimentuan dabilen tradizino honen prozesua azaldu.
Ikerlariak, Jaime Altuna eta Josu Ozaita, ez dira hasibarriak ikerkuntzearen munduan. Ozaita ibartarrak ikerketa eder askoa dauka egina Tolosaldeko gazteek hitanoari buruz daben pertzepzinoaren inguruan, eta Jaime Altuna billabonatarrak, barriz, urteak daroaz gazteen hizkuntza erabilerea aztertzen eta euskal jolasak ezagutarazoten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!