2016ko Egutegia Ricardo Doliwa argazkilariaren omenez argitaratu dau Gerediagak
2015-12-16 14:46 KultureaBerrogei urte beteko dira 2016an Ricardo Doliwa alemaniarra hil zala. Durangaldean zehar argazki asko egin zituan eta horreetako asko Gerediagaren artxiboan dagoz; aukeraketa bat egin eta batzuk erabilita, Doliwaren 12 argazkik apaintzen dabe urte barriko egutegia. Durangoko Azokan salgai jarri eta gero, aste honetan Durangaldeko ohiko salmenta lekuetan izango da eskuragai 5 euroan.
Berrogei urte beteko dira 2016an Ricardo Doliwa alemaniarra hil zala. Durangaldean zehar argazki asko egin zituan eta horreetako asko Gerediaga alkartearen artxiboan dagoz; aukeraketa bat egin eta batzuk erabilita, Doliwaren 12 argazkik apaintzen dabe urte barriko egutegia. Durangoko Azokan salgai jarri eta gero, aste honetan Durangaldeko ohiko salmenta lekuetan izango da eskuragai 5 euroan.
Ricardo Doliwa (Berlin 1901- Durango 1976)
1934. urtetik Durangon finkatutako industria gizona izan zan eta lan profesionala argazkigintzarako zaletasunagaz tartekatu eban. 30 urte luzez, aldean eroaten eban argazki kamereagaz auzokideei eguneroko bizitearen irudiak hartzeari ekin eutson.
Ricardoren begiek 1940 eta 1950 hamarkadetako errealidade gordina jaso eben argazkietan. Bigarren Mundu Gerran Durangon soldadu alemaniarrak, sasoiko ekitaldi erlijiosoak, jaiak, paisajeak eta ordainezinak diran lekukotza grafiko multzoa itxi ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!