Bilboko Udal Musika Eskoleak eta Musikenek hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2015-12-14 16:28   Musikea

Lankidetza hitzarmen horri esker, Musikeneko ikasleek abantaila ugari lortuko ditue. Esate baterako, Bilboko Musika Bandan praktikak egiteko aukerea eukiko dabe eta sortzen dituen konposizioak joko ditu bandeak. Musikea hezkuntzan eta lan arloan zabaltzeko eta bandarako errepertorio originala bultzatzeko asmoz sinatu dabe hitzarmena erakunde biek.

Lankidetza hitzarmen horri esker, Musikeneko ikasleek abantaila ugari lortuko ditue. Esate baterako, Bilboko Udal Musika Bandan praktikak egiteko aukerea eukiko dabe eta sortzen dituen konposizioak joko ditu bandeak. Musikea hezkuntzan eta lan arloan zabaltzeko eta bandarako errepertorio originala bultzatzeko asmoz sinatu dabe hitzarmena erakunde biek.

Musikene goi mailako musika ikastegia da Euskal Autonomia Erkidegoan. Aurrerantzean lankidetza estuagoa eukiko dau Bilboko Udal Musika Bandeagaz. Hitzarmena urtebetekoa dan arren, datozan urteetan luzatzeko asmoa daukie alde biek.

Holan, Musikeneko ikasleek hartu-emon handia eukiko dabe Bilbokoa lako banda profesional bategaz. Izan be, musikarien heziketa eta laneratzean sakontzea da hitzarmenaren helburua.

Alkarlanak era askotako onurak eukiko ditu Musikeneko ikasleentzat. Esate baterako, zuzendari izateko ikasten dabilzanek praktikak egin ahal izango ditue Bilboko bandan, baita azterketa batzuk be. Konposizinoa ikasten dabilzanek, ostera, azken azterketearen irakurketea eta grabazinoa egin ahal izango ditue bandeagaz.

Beste alde batetik, bandeak Euskalduna Jauregian emoten dituan abonuko kontzertuetan parte hartu ahal izango dabe Musikeneko ikasleek. Emonaldi baten edo bitan instrumentista izango dira. Ganera, hitzarmenak aurrikusten dau, konposizino ikasketak egiten dabilzanen obrak estreinauko dituala bandeak. Holan, sorkuntza lan hori publikoaren belarrietara helduko da.  Amaitzeko, bandako bakarlariek masterclassak emongo deutsez ikasleei.

Musikeneko ikasleei onura handia ekarriko deutse Bilboko Udal Musika Bandeagaz sinatutako hitzarmenak. Izan be, azken kursoetan dabilzanek hartu-emon zuzena eukiko dabe banda profesional bategaz. Benetako lan esperientzia eukiko dabe banda sinfoniko baten barruan eta etorkizunean euren jardun profesionalari lagunduko deutson formakuntza praktikoa jasoko dabe.

Hitzarmena Bilbao Musikaren egoitzan sinatu dabe Txomin Mujika Bilbao Musikako gerenteak eta Miren Iñarga Musikeneko zuzendari akademikoak. Jose Pascual Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra be ekitaldian izan da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu