Euskal zinemea Uruguain erakutsiko dabe asteon

Bizkaie! 2015-12-15 12:07   Zinemea

Euskal zinemagintzearen inguruko programazinoa preparau dabe Uruguain Etxepare Euskal Institutuak eta Zinebi Bilboko Film Labur eta Dokumentalaren Jaialdiak, Uruguaiko Zinematekeagaz alkarlanean. Zortzi film luze eta beste horrenbeste labur aurkeztuko ditue Hego Amerikako herrialde haretan, martitzenetik domekara bitarteko egitarauan.

EHUko irakasle Vanessa Fernandez da ekimeneko komisarioa. Uruguaiko Zinematekeak 60 urteko ibilbidea bete dau, mundu zabaleko zinemagintzeari eskainitako zikloak antolatzen eta, oraingo honetan, euskal zinemagintzan ipini dau arretea. Memoria(s) y futuro(s) izenburua ipini deutsie zikloari.

Euskal zinemearen askotariko ezaugarriak erakusteko, zortzi film labur eta beste horrenbeste luze eroan ditue Uruguaira. Euskal Herriko egunerokotasun sozial, kultural eta politikoaren barri eukiteko film aproposak dira. Belaunaldi ugaritako zinemagileen lanak aukeratu ditue, ikuspegi osotuagoa emoteko.

Besteak beste, honako filmak ikusiko dira Uruguain: Asier eta biok, Lasa eta Zabala, Gure sor lekuaren bila, Errautsak eta Bilbao-Bizkaia. Exterior dia. Martitzenetik domekara bitartean izango dira proiekzinoak eta saio bakotxean film luze bat eta laburren aukeraketa bat emongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu