Mikel Zarate literatura lehiaketarako deialdia egin dabe

Bizkaie! 2017-01-16 10:37   Kulturea

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabe umeen literaturearen alorreko sariketa hau. 2017ko edizinoko lanak aurkezteko epea apirilaren 30era artekoa da.

Mikel Zarate idazlea (Lezama, 1933-1979) | Ikusi handiago | Argazki originala

Umeen literaturearen arloko idazleentzat erreferentziazko lehiaketea da Mikel Zarate saria. Izen bereko euskal idazle oparoaren omenez antolatzen da urtero eta, aurten, zortzigarren edizinoa beteko dau. Parte-hartzaileek Lehen Hezkuntzako ikasleentzako (6 eta 12 urte artean) aproposak diran kontakizunak aurkeztu beharko ditue, aurretik beste inon argitaratu edo saritu bakoak.

Lezamako udaletxera bialdu behar dira idazlanak, apirilaren 30a baino lehen. Antolatzaileek aurreratu dabenez, epaimahaiak 2017ko maiatzaren 31 orduko erabagiko dau saria nori emon. Irabazle bakarra egongo da eta 3.000 euro emongo deutsiez. Ganera, sei hileko epean, Elkarrek ipuina argitaratuko dau, ilustrazinoz horniduta.

Honeek izango dira aurtengo edizinoko epaileak: Leire Bilbao idazlea; Miren Agur Meabe idazlea; eta Xabier Mendiguren Elizegi idazle, editore eta Elkar argitaletxeko ordezkaria. Hiru epaimahaikideek ibilbide zabala daukie umeen literaturearen esparruan.

Argibide gehiago nahi izan ezkero, hona jo leiteke:

Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org edo 944556126

Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.eus edo 943310267

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu