Badator Laburrean 2017, III. Film Labur Topaketea

Bizkaie! 2017-01-11 10:42   Zinemea

Aitor Gutierrezen Ulises, Kepa Sojoren (Kimuak 2016) Hileta, Las chikas de Pasaiken (Kimuak 2016) Gure hormek eta Ivan Sokoloven Anónimo pantailaratuko ditue, besteak beste.

Hurrengo barikuan, urtarrilaren 13an, Laburrean Film Laburren Topaketearen 3. edizinoa ospatuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Sopelako Udalak antolatutako ekitaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrerea dobakoa izango da, baina aldez aurretik konbidapenak Kurtzion jaso beharko dira.

Aitor Gutierrezen Ulises, Kepa Sojoren (Kimuak 2016) Hileta, Las chikas de Pasaiken (Kimuak 2016) Gure hormek eta Ivan Sokoloven Anónimo pantailaratuko ditue, besteak beste.

Gauzak holan dirala, film labur emonaldiaren ostean, Amaia Kaiero kazetariak gidatuko dauen mahai-ingurua egingo da eta Aitor Gutiérrez, Kepa Sojo eta Ivan Sokolov zuzendariek hartuko dabe parte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu