Bermeoko Arrain Azokea maiatzaren 19tik 21era izango da aurten
2017-01-24 10:35 KultureaAzokea iragarteko kartel lehiaketea martxan dago. Arrain Azoka parte-hartzaile baten aldeko pausua da lehiaketea, Bermeoko Udalaren esanetan.
Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean ospatuko dana, Bermeoko Arrain Azokearen 23. edizinoa izango da. Urterik urtera arrakasta handia izaten dauen ekitaldia da eta herrira jente asko erakarten dau. Bermeoko Udaleko Turismo eta Merkataritza zinegotzi Irune Ormaetxearen esanetan, gure produktuen eta kulturearen erakusleiho aparta da.
Aurreko urte bietako esperientzia ona izan dan ezkero, aurten be lehiaketa bidez aukeratuko dabe Arrain Azokearen kartela. Kartelean bertan eta azokearen eskuorrian ipiniko da irudi irabazlea. Deialdia zabalik dago eta lanak aurkezteko epea martiaren 12an amaituko da.
Aurkeztu beharreko marrazkiari jagokonez, Bermeoko Udalak ez dau baldintza askorik ipini, teknika aldetik libre dagoz parte-hartzaileak eta lelo bat asmau leikie, holan gura badabe. Hori bai, marrazkiak Bermeoko Arrain Azokeagaz zerikusia izan beharko dauela garbi itxi dabe. Ganera, derrigorrez, testu hau agertu beharko da kartelean: XXIII. Arrain Azoka. Maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Bermeo. Oinarri zehatzak turismo bulegoan eta Udalaren webgunean dagoz.
Martiaren 14an jakin eragingo da nork irabazi dauen lehiaketea. Saria, 600 eurokoa berau, maiatzaren 19an emongo da, azokearen barruan antolatzen dan Hegaluze Sariko ekitaldian. Ganera, parte hartu daben kartelak ikusgai egongo dira Arrain Azokako asteburuan.
Bermeoko Udalak Arrain Azokearen aldeko apustua egiten dauela azpimarratu dau Ormaetxeak. Kartel lehiaketearen bidez, azoka parte-hartzaileagoa lortu gura dabe, Irune Ormaetxeak azaldu dauenez. Herritarrak azokearen parte sentidutea da asmoa. Arrain Azokea guztion artean egin gura dogulako, lehiaketan parte hartzeko deia egin deutse herritar guztiei Irune Ormaetxea zinegotziak.
2017/05/19 - 2017/05/21
BermeonErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!