'En la calle', 'San Anton', 'Borobilbo', 'Conceptual', 'Bil-bao' eta 'Sardinita' dira Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketako finalistak

Bizkaie! 2017-01-25 08:31   Kulturea

Kartel finalistei botoa emoteko epea urtarrilaren 30etik zezeilaren 3ra izango da. 2017ko Aratusteak zezeilaren 23tik 28ra izango dira.

Aitatu kartel horreen artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2017ko Aratusteak zezeilaren 23tik 28ra izango dira. Aukeratutako kartel finalisten epaimahaia ondoko ordezkariek osotzen dabe: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako saileko zinegotzia, Asier Abaunza eta Amaia Arenal zinegotziak, Bilboko Konparsen ordezkari bat, Maylin Vergara disenatzailea eta Cristina Camargo, Nervión egunkariko kazetaria.

Edizino honetan berrogeita hamar kartel baino gehiago aurkeztu dira, aurreko urtean aurkeztutako kopuruaren antzekoa. Proposamenak ez dira Bilbokoak bakarrik izan, parte-hartzaileak hainbat uritatik etorri dira: Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Huelva, Sevilla, León, Valentzia eta Murtzia; halan da be, Bilbokoak izan dira lehiaketara aurkeztutako lan gehienen jatorria.


Kartel finalisten aukeraketea

Hiru modu dagoz sei kartel finalisten arteko aukerea egiteko. Era presentzialean, Euskal Museora hurreratuta, Udalaren webgunearen bidez (www.bilbao.eus) eta lehiaketearen laguntzaile diran komunikabideen bidez: ETB, Correo, Deia, Gara, Onda Vasca, Radio Bilbao, Bilbao 24 horas, El Nervión, Radio Nervión, TeleBilbao, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero.

Botoa emoteko aukera izango da urtarrilaren 30etik zezeilaren 3ra astelehen, eguazten, eguen eta barikuetan 10:00etatik 19:00etara eta martitzenetan 10:00etatik 14:00etara. Botoa emon ahal izateko, egiaztagiri bat aurkeztu beharko da: NAN eta gidatzeko karneta, besteak beste.

Sistema bakotxeko botoek hautaketearen % 25 eragingo dabe; ganerako % 25, barriz, epaimahaiaren botoen bidez erabagiko da.

Lan finalistearen egileak 2.000 euroko saria jasoko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu