Gabriel Aresti ipuin lehiaketara lanak aurkezteko epea, zabalik

Bizkaie! 2017-01-31 11:09   Kulturea

Bilboko Udalak literatura sariketa horren 34. edizinoa ipini dau martxan. Euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeak dagoz eta martiaren 30era arte dago epea zabalik.

Sorkuntza literarioa bultzatzea eta, bide batez, Gabriel Arestiren irudia eta lana ezagutzera emotea dira lehiaketearen helburu nagusiak, Bilboko Udalaren Kultura Sailak azaldu dauenez. Gabriel Aresti 20. mendeko idazle bilbotarren artean garrantzitsuenetako bat izan zan. Olerkigintzan mugarria izan ziran haren lanak eta euskerearen modernizazino bidean aitzindari izan zan. Horregaitik dauka lehiaketeak bere izena.

Ipuin lehiaketan 18 urtetik gorako edonork parte hartu leike. Ipuin originalak eta argitaratu bakoak baino ez dira onartuko, gehienez 15 orrialdekoak. Modalidade bi egongo dira: Euskerazko lanak eta gaztelaniazkoak.

Martiaren 30era arteko epea daukie parte-hartzaileek euren ipuinak bialtzeko, Bilboko Udalak horretarako ipini dauen web orriaren bidez (hemen). Ondoren, literaturearen alorreko adituen epaimahai batek erabagiko dau sariak nori emon. 2017ko azken hiruhilekoan izango da sari-banaketea, oraindino zehaztu barik dagoan egun baten.

Modalidade bakotxean, hau da, euskeraz zein gaztelaniaz, 3.500 euroko sari nagusia egongo da, baita akzesit bi be, bakotxa 1.750 eurokoa. Lehiaketearen oinarri zehatzak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu