2017-2018 ikasturterako aurrematrikula epea urtarrilaren 30ean zabalduko da
2017-01-30 08:57 KultureaHezkuntza Sailak gaur astelehena, urtarrilaren 30ean zabalduko dau Haur Hezkuntzarako (bi urtetik aurrera), Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula epea.
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Maite Alonso sailburuordea lagun ebala, oraintsu aurkeztu dau Bilbon 2017-2018 ikasturterako aurrematrikula kanpainea. Talde osoaren ahalegina lemapean, hezkuntza komunidade guztiak eskolan eta hezkuntzan dauen garrantzian egin nahi dau aurten indarra, ikasleakandik eurakandik hasi, irakasle eta familiakaz segidu, eta hezkuntzeagaz zerikusia daben ganerako arlo guztietara heldu arte, azaldu du Uriarte sailburuak. Gure hezkuntza sistemearen indarra, edo behintzat indartsu egiten gaituan gauzetariko bat, hezkuntzeari emoten deutsagun garrantzitik dator. Gure gizarteak oso goian dauka hezkuntzearen garrantzia, eta gure seme-alabak ahalik eta ondoen trebatzeko helburu horretan, danok gara partaide.
Aurrematrikula prozesu osoa, ohiko bihurtu danez, Internet bidez egin ahal izango da www.hezkuntza.net helbidean. Bide hau aukeratzen dabenek ez dabe beharrezko izango, beraz, eskatutako dokumentazinoa hautatutako ikastetxera eroatea. Pausu hori on-line egin beharko dabe, eta dokumentuak eskaneauta bialdu. Aurrematrikulea online egiteko azken eguna zezeilaren 4a izango da. Edozelan be, izen-emote prozesu osoa ikastetxeetan egiteko aukerea bere egongo da, beti legez.
Familiek hiru ikastetxe aukeratu behar izaten ditue aurrematrikulea egiterakoan, lehentasunaren araberako hurrenkeran adierazota. Familien % 94k, lehen postuan hautatutako ikastetxean eskolatzen ditue euren seme-alabak.
Euskadiko 703 ikastetxe (455 publikoak, % 65) prest dagoz urtarrilaren 30ean aurrematrikula prozesuari ekiteko. Seme-alabak lehen aldiz matrikulauko dituen gurasoek, 533 ikastetxe izango ditue bi urteko umeentzako (horreetatik 330 publikoak, hau da, % 62), eta 544 ikastetxe Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeentzat (334 publikoak, hau da, % 61,5). Bestetik, Lehen Hezkuntzea 533 ikastetxetan eskainiko da hurrengo ikasturtean (329 publikoak), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eskainiko dabenak, barriz, 330 izango dira.
Aurrematrikula prozesu honetarako, aldatu egin da familien urteko errentearen maileari jagokon erispidea, baremoan puntuazinoa eskuratzea ahalbidetzen dauena; esangura horretan, 2015eko zerga-urtean 9.080,40 euroko diru kopurua gainditzen ez daben familiek -2015eko Lanbide Arteko Gitxieneko Soldateari jagoko kopuru hori- puntu eta erdi (1,5) eskuratuko dabe atal honetan. Joan zan urtera arte, puntuazino hori eskuratzeko gehienezko diru-sarrerea 42.000 euroan egoan ezarria. Aldaketa honegaz, Hezkuntza sailaren asmoa da puntuazino hori baliabiderik gitxien daben familien mesederako izatea.
Etxebizitzearen hurrekotasnagaitik baremoan emoten dan puntuazinoari jagokonez, Hezkuntza Sailak adi jarraituko dau erroldatze-egiaztagiriaren okerreko erabilerarik ez izatea. Hezkuntza Administrazinoak familiak dokumentu hori okerreko eran erabilten dabizela atzemon eta erakutsiko baleu (etxeagazko hurrekotasunagaitik emoten diran bost puntuak eskuratzeko helburuz), trikimailu horren bidez eskuratu eikien puntuazino gehigarria galduko leuki, erabilera okerra egiaztatuko balitz. Hau da, behin-behinean esleitu jaken plazea galdu leikie. Igaz, Hezkuntza Sailak irregularrak izan eitekezalakoan 328 erroldatze aztertu zitua eta horreen artean, 105i kendu jaken puntuazioa, eta azken horreen artean, 45ek galdu eben esleitu jaken plazea.
Hurrekotasunagaitiko puntuak konsultetea
Aurrematrikula garaia zabatzeaz bat, Hezkuntza Sailak bere webgunean familientzat eskuragarri ipiniko dau etxebizitzearen Hurrekotasunagaitik ikastetxe bakotxak baremoan emoten dauen puntuazinoa konsultetako aukerea. Erabiltzaileak bere helbidea idatzi leike aplikazinoan eta honek bere hurreko ikastetxeak erakutsiko deutsoz, mapa gainean kokatuta. Ikastetxeak, emongo deutsien puntuen arabera azalduko dira sailkatuak. Batetik, erabiltzailearen barrutikoak: ikastetxeotarako bost puntu eskuratu leikez baremoan; bestetik, inguruko beste barruti batzuetako ikastetxeak: horreetan bi puntu edo puntu bakarra eskuratuko dau.
Kontuan hartu beharreko egutegia:
- Urtarrilaren 30etik zezeilaren 10era: eskabideak eta agiriak aurkeztea (On-line egin ezkero, azken eguna zezeilaren 9a).
- Zezeilak 14: eskatzaileen zerrendak argitaratuko dira.
- Zezeilak 23: behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Martiaren 8ra arte erreklamazinoak egiteko epea.
- Martiak 16: behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Errekursoak aurkezteko epea, apirilaren 10era arte.
- Martiak 27: bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!