Bernardo Atxagaren errezitaldia egongo da gaur Bilboko Arriaga antzokian
2017-01-31 08:25 KultureaLiteratura eta musika euskaraz zikloaren barruan dago Hondarrak izeneko saioa. Poemen bidez, barruan gordeta dituan oroitzapen batzuk landuko ditu Atxagak.
Hurretik bizi izandako hainbat gertaera dira Hondarrak errezitaldiaren abiapuntua. Ontzi baten gordeten diran hondar-aleak legez, Atxagari memorian geratu jakozan egoera txikiak dira, eta hortik dator izenburua. Presondegi batera egindako bisitea edo baserri bateko sukaldean kantautako abestia, holako gaiak dira testuen oinarria.
Bilboko Udalak eta Arriaga antzokiak antolatutako errezitaldia izango da gaurkoa, Literatura eta musika euskaraz ziloaren barruan, Arriagako Gelatxoetan. Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da, antzokiko foyerrean. Sarrerak salgai dagoz, 12 eta 15 euro bitartean.
Hondarrak errezitaldi poetikoan, Bernardo Atxagaren oroitzapen txikiak ezagutzeko modua egongo da, beraz. Euskal literaturako autorerik ospetsuenetako bat da Asteasukoa eta hainbat sari irabazi ditu. Hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira Atxagaren obrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!