Mamba Beat taldearen disko barria, 'Paint me in black', kalean da

Bizkaie! 2015-12-18 10:31   Musikea

Pop-rock elektronikoaren erreferentzietako bat da Euskal Herrian Mamba Beat talde bilbotarra. Oraingo honetan, disko zuzen eta indartsua plazaratu dabe, Paint me in black izenburuagaz. Hamar abestitan, zertarako gai diran erakusten dau Mamba Beatek. Urtarrilean Miarritzen eta Gasteizen joko dabe eta zezeilean, Donostian eta Bilbon.

Soinu elektronikoa eta lelo atseginak dakarz Mamba Beatek disko barrian. Gitarreak leku handiagoa hartzen dau Paint me in black honetan, baina ahotsaren naturalatasunari eutsi deutso Bilboko taldeak. Pop-rock elektronikoaren doinuen barruan, jantzarako aukerea emoten daben abestiak dira eurenak. Soinu indartsuak dira, baina alaitasunari uko egin barik.

Letrek pasinoaz egiten dabe berba, maitasuna, gorrotoa eta ia-ia sufrimendura heltzen diran sensazinoak topauko ditu entzuleak Mamba Beaten lan barrian. Ikuspegi positiboa ez dabe galtzen, baina, bilbotarrek. Ingelesa da nagusi diskoan, baina euskerazko zertzeladak be badagoz.

Paint me in black diskoa Mamba Beaten lokalean nahastau eta produzidu dabe eta Donostiako Doctor Master-en egin dabe masterizazinoa. Soinu sendoko lana da honako hau eta hori zuzeneko emonaldietara eroan nahi dabe. Hamar abesti dakarz eta baita remix bi be.

Kontzertu batzuetan hasi dira disko barriko piezak sartzen. Urtarrilean Euskal Herritik eta kanpotik birea egiteari ekingo deutsie: Urtarrilaren 22an Miarritzeko Atabal aretoan izango dira eta 29an, Gasteizko Jimmy Jazzen. Zezeilaren 2an Donostiako Dabadaba salan eta hil horren 5ean, Bilboko Kafe Antzokian joko dabe. Martian Madrilen izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu