Bilboko Fant, XXII. Fantasiazko Zinemaldirako lanak aurkezteko epea martiaren 16an amaituko da
2015-12-17 14:45 ZinemeaBarrikuntza legez, FANT-en hurrengo edizinoak, eskuko telefonoakaz grabautako fantasiazko edo bildurrezko film laburren lehiaketa barria jasoko dau. Proposamen bakotxak gehienez be 10 minutuko iraupena izango dau.
Maiatzaren 6tik 13ra bitarteko astean, Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bihurtuko da barriro be, FANT-en XXII. edizinoa ospatuko baita. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, lehiaketan parte hartuko daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau. Aurten be, epaimahaiaren eta ikusleen eretxiz onenak izan diran film laburrei emoten jakezan 3.000 euroko sari banagaz eta epaimahaiaren eretxiz Euskal Herriko film labur onenari emoten jakon 2.000 euroko sariagaz jarraituko da.
Film laburren alorreko hiru sari horreek ezin daitekez banatu barik geratu, eta Kultura eta Hezkuntza Sailak zinemagile gazteen lanari laguntzeko hasi dauen lana indartzea dabe helburu, izan be, hori baita Fantasiazko Zinemaldiaren nortasun ikurretako bat.
Aitatutako sari horreez gan, FANT-en hurrengo edizinoak, diru-saririk ez daben baina erreferentziazkoak diran sariakaz jarraituko dau: sekzio ofizialeko genero fantastikoko Film Luze Onenaren Saria, filmaren egileari emongo jakona, eta Fantrobia Saria, azken urteetan, fantasiazko zinemearen barruan, gorantz doan balio lez azaldu dan personeari emongo jakona.
Horrezaz gan, beste urte batez, Sekzio Ofizialeko film luzeei emoten jakezan sari honeekaz be jarraituko da: Gidoi onenaren Saria, Euskal Herriko Gidoilarien Alkarteak emoten dauena, eta zuzendaritza barritzaileenari emoten jakona, FAS Zine Klubaren eskutik.
Film laburrak eskuko telefonoagaz
Barrikuntza legez, FANT-en hurrengo edizinoak, eskuko telefonoakaz grabautako fantasiazko edo bildurrezko film laburren lehiaketa barria jasoko dau. Proposamen bakotxak gehienez be 10 minutuko iraupena izango dau, eta oinarrietan adierazoko diran kalidadeari eta formatuari buruzko zenbait betekizun bete beharko ditu.
Zinemaldiaren antolatzaileek, aurreko urteetan egindako trailer faltsuen lehiaketea ordezkatuko dauen lehiaketa barri hori martxan jartea erabagi dabe, partaideek, gaur egun, baliabide xumeakaz, baina irudimen handiagaz, istorio bikainak kontau daitekezala erakutsi deien.
Lehiaketa honetatik aukeratzen diran film laburrak Fant 2016ko saio batean emongo dira. Saioa amaitu ondoren, ikus-entzuleek zuzenean emongo dabe botoa, eta boto gehien jasoten dauen lanak 750 euroko saria irabaziko dau. Zinemaldiko epaimahaiak 1.500 euroko beste sari bat be emongo dau.
Kasu guztietan, lanak jasoteko azken eguna 2016ko martiaren 15a izango da. Materialak lehiaketara aurkezteko prozedura eta beharrezkoa dan ganerako informazino guztia, zinemaldiaren webgunean dagozan oinarri osoetan konsultau daiteke: www.fantbilbao.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!