Euskaltzaindiak eta Frisiar Akademiak hitzarmena sinatu dabe
2015-12-18 14:13 Euskerea berbagaiEuropa iparraldeko hizkuntzea da frisiera eta, euskerearen moduan, hizkuntza poteretsuagoak daukaz inguruan. Euskal Herrira bisitan etorri dira Frisiar Hizkuntzearen Akademiako kideak eta, Bilbon egindako batzarrean, Euskaltzaindiagaz hitzarmena sinatu dabe. Hizkuntza biak indartzeko jarduerak alkarlanean antolatzea adostu dabe eta Europako hizkuntza gitxituen akademien sarea sortzeko asmoa agertu dabe.
Europa iparraldeko hizkuntzea da frisiera eta, euskerearen moduan, hizkuntza poteretsuagoak daukaz inguruan. Euskal Herrira bisitan etorri dira Frisiar Hizkuntzearen Akademiako kideek eta, Bilbon egindako batzarrean, Euskaltzaindiagaz hitzarmena sinatu dabe. Hizkuntza biak indartzeko jarduerak alkarlanean antolatzea adostu dabe eta Europako hizkuntza gitxituen akademien sarea sortzeko asmoa agertu dabe.
Lankidetza hitzarmena sinatzen Hanno Brand Frisiar Akademiako zuzendaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua egon dira. Euskaltzaindiko ganerako kideak be ekitaldian izan dira, ondoren bilkurea egin dabe eta.
Euskaltzaindiaren eta frisiarren arteko hitzarmenak helburu nagusi bi daukaz: Batetik, euskerea eta frisiera zabaltzeko jarduerak antolatzea eta, bestetik, Europako hizkuntza guztientzako errespetua eta errekonozimendua bultzatzea. Bide horretan, Europako hizkuntza gitxituen akademien sarea sortzeko asmoa daukiela azaldu dabe. Sare horrek Europar Batasuneko erakundeetan parte hartzea eskatuko dabe.
Beste alde batetik, akademia bietako ordezkariek, frisiera eta euskerea zelan ikertzen dan jakin nahi dabe, teknika eta prozedurak alkarregaz lantzeko asmoz. Ikastaro, biltzar, mintegi eta abarrak alkarregaz antolatzeko bidea be zabaldu dau hitzarmenak.
Frisiera hizkuntza germaniarra da eta Erdi Aroan eremu zabal baten berba egiten zan, gaur egun Belgika dan lurraldetik Danimarkaraino, Ipar Itsasoaren ertzean. Alemanieraren eta neerlanderaren presinoaren erruz, atzera egin dau nabarmen 16. mendetik hona, baina oraindino milaka hiztun ditu hiru zonaldetan banatuta: Alemanian dagoz eremu horreetako bi eta Herbereetako iparraldean bestea. Azken zonalde hau da oparoena, ikerketen arabera 460.000 frisiera hiztun dagoz eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!