Scorpions taldeak Bilbon emongo dauen kontzerturako sarrerak gaurtik aurrera salgai

Bizkaie! 2015-12-18 10:46   Musikea

Scorpions talde alemaniarrak kontzertua emongo dau Bilbon 2016ko bagilaren 30ean, Miribillako Bilbao Arena pabiloian. Scorpions taldea 50. urteurrena ospatzeko egiten dagoan birearen barruan dago Bilboko hitzordua. Talde konbidadua Sabaton suediarra izango da, power metala jorratzen dauen taldea RocknRock kontzertu sustatzaileak jakinarazo dauenez.

Klaus Meine, Rudolf Schenker eta Mathias Jabs Hannoverren batu ziranetik 50 urte baino gehiago joan dira dagoeneko, eta ordutik, taldeak 100 miloe kopia baino gehiago saldu eta zenbatezinak diran birak egin ditu mundu osoan.

Kontuak kontu, Bilboko kontzerturako sarrerak gaur, barikua, hilak 18, 10:00etatik aurrera, jarriko ditue salgai, Ticketmaster sareko, Halcón Bidaiak agentziako, Carrefour kateko eta FNAC dendetan, 902 15 00 25 telefonoan eta www.ticketmaster.es eta www.marcaentradas.com webguneetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu