Olentzero Munduan, Arraun the World dokumentalaren aurrestrenaldia Getxon

Bizkaie! 2015-12-17 10:34   Zinemea

Olentzero Munduan. Arraun the World dokumentalaren aurrestreinaldia datorren martitzenean, abenduaren 22an, izango da, 19:00etan, Andres Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatutako Liburutegian Topaleku programearen barruan, hau da, kulturaniztasunagaz alkarbizitea sustatuz antolatutako ekitaldien artean.

Olentzero Munduan. Arraun the World dokumentalaren aurrestreinaldia datorren martitzenean, abenduaren 22an, izango da, 19:00etan, Andres Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatutako Liburutegian Topaleku programearen barruan, hau da, kulturaniztasunagaz alkarbizitea sustatuz antolatutako ekitaldien artean. Goizean, 11:00etan udalerriko heziketa zentroentzat saioa izango da.

Dokumentalean ikus daiteke Iñigo Iraultza Iru getxotarrak gure inguruan bizi diranen bideo bitarteko mezuak, eskutitzak eta opariak munduko beste herrialde batzuetan bizi eta maitatzen dituen senideei helarazoten. Zeregin horretan orain bost urte  hasi zan, eskola batean Olentzeroarena egiten Senegaleko gazte batek bere familiarentzako eskutitza emon eta begitandu jatan Olentzeroaren ilobeak munduan zehar bidaiatu behar ebala bizitearen gorabeherakaitik urrun bizi ziranei hori helarazoteko azaldu dau Iñigo Iraultzak. Orduan Olentzero  Munduan, Arraun The World abenturea abiatu eban eta ordutik oso urrun bizi diran personen arteko komunikazinoa, hurreraketea, personen arteko hartu-emonak errazten dabil. Hainbat herrialdetatik ibili da Iru, amesak eta ilusinoa banatzen, hau da, Senegal, Mexiko, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Filipinak, Maroko, Melillako Hesi eta Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetatik. Leku horreetan guztietan grabautako irudiak ikus daitekez dokumentalean. Oso polita da ikustea mezuak jasotean zelan hunkitzen diran eta ni neu be bai eurekaz batera. Familiako kide hartzen nabe eta oso momentu berezia da niretzat. Gainera gauza asko erakutsi deustiez; errealidadeak zuzenean ezagutukeran makinatxu bat aurreretxi bertan behera itxi dodaz, azaldu dau Iruk.

Proiekzinorako gonbidapenak saioa hasi baino ordu bat lehenagotik jaso ahal izango dira, Musika Eskolako txarteldegian, Areetako Mesede kaleko 6. zenbakian. Goizeko saioak (eskola eta ikastolentzat) euskerazko azpitituluak izango ditu eta arratsaldekoak gaztelanioazkoak.

Bestalde, abenduaren 18ra arte, Arraun the world Olentzeroaren ilobearen abenturak izeneko argazki erakusketea ikusgai izango da Algortako Azokako erakusketa gunean. Gainera, zapatuan, hortxe bertan, 12:00etatik aurrera Abenturakontaketea izango da umeentzat, Iruren beraren eskutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu