Bilboko Ospetsuak izentau ditu Udalak, tartean Emilio Sagi eta Karmele Goñi

Bizkaie! 2015-12-17 09:37

Urtero legez, aurten be Bilbotar Ospetsuen zerrendea emon dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. 2015ean honeek jaso dabe izendapena: Gorabide alkartea, Txetxu Rojo, Emilio Sagi, Martina Zuricalday gozodendea, Alfonso Santiago eta Karmele Goñi. Izendapena sortu zanetik, 84 persona edo erakunde izentau ditue Bilboko Ospetsu, aurtengo seirak kontauta. 

Iñaki Azkuna Bilboko alkate izandakoak sortu eban Bilboko Ospetsu titulua 2001ean, urian ibilbide eredugarria egin daben norbanako zein erakundeak saritzeko. Urtero egiten ditue izendapenak eta, aurten, beste sei egin ditu Juan Mari Aburto alkateak.

Martina Zuricalday gozodendea 1830ean zabaldu eben eta tradizinoari eusteagaitik emon deutsie saria. Gorabide alkarteak, ostera, 50 urte bete ditu adimen urritasuna daukienei laguntzen.

Norbanakoei jagokenez, Emilio Sagiren ibilbidea aintzat hartu dau Bilboko Udalak. Arriaga antzokiko zuzendari artistikoa izan da urte askoan. Karmele Goñi historiagile eta etnografoak, ostera, euskerearen eta kulturearen alde lan nabarmena egin dau Bilbon. Txetxu Rojo futbolari ohiak Athleticen eta Bilboren balioei eusten jakin dau eta, azkenik, Alfonso Santiago Last Tourreko arduraduna be saritu dabe, goi mailako musikea Bilbora eroaten laguntzeagaitik.

Aurten izendapena jaso daben sei horreekaz, 84 Bilboko Ospetsu dagoz dagoeneko. Tartean dagoz musikariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak, artistak, jatetxeak, dendak eta abar.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu