Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordetik alde egitea erabagi dau Euskal Konfederazinoak
2015-12-17 16:29 Euskerea berbagaiEuskal Konfederazinoa osotzen daben eragileek jakinarazo dabe Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordean parte hartzeari itxiko deutsiela, datozen urteetako hizkuntza politikeak ez deutselako erantzungo euskerea bizibarritzeko erronka nagusiei.
Euskal Konfederazinoa osotzen daben eragileek jakinarazo dabe Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordean parte hartzeari itxiko deutsiela, datozen urteetako hizkuntza politikeak ez deutselako erantzungo euskerea bizibarritzeko erronka nagusiei.
Baionan egindako prentsaurrean, Euskal Konfederazinoa osotzen daben eragileek publiko egin dabe pasa dan abenduaren 10eko Biltzar Nagusian erabagi ebela Euskerearen Erakunde Publikoaren (EEP) aholku batzorde orokor zein tematikoetan parte hartzeari ixtea. Azaldu dabenez, erabagi horren atzean dago Lurralde Kontratuaren harian Estaduak, Eskualdeak eta Departamenduak hizkuntza politikea garatzeko erakutsi daben borondate eta anbizino eskasa.
Euskal Konfederazinoak euskerea bizibarritzeko hiru neurri mahaigaineratu zituan: Hezkuntza Ministerioagazko kooperazinoa sendotzea, formakuntza profesionalerako diru fondo komuna sortzea eta hizkuntza politikea garatzen segiduteko EEPren aurrekontua bikoiztea. Baina proposamen horreen aurrean instituzinoek paso egin dabela adierazo dabe.
EEP sortukeran, zeozelako paktua zan, urteetan bakotxa bere aldetik edota aurrez aurre ziran herri mobimentu eta instituzioen artean hizkuntza politikea alkarregaz eregitea eta paktu hori kaltetua izan da instituzinoen azken erabagiakaz, nabarmendu dabe.
Datozen hileotan panorama barria izango dogu EEPren erabarritzeagaz eta berrantolaketa instituzionalaren prozesuagaz. Guk hartu dogun erabagia aztertzeko konpromisoa be hartzen dogu, edozein momentutan, hizkuntza politikea garatzeko baldintzak aldatzen badira, azpimarratu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!