Egin zaitez Basauriko Social Antzokiaren bazkide!

Bizkaie! 2017-01-02 08:28   Kulturea

Sarrera bi doban izango dira 2017ko ikuskizunetarako, zinemarako 6 sarrera doban eta beherapenak hainbat antzokiko sarreretan (Barakaldo, Santurtzi, Zornotza, Durango, Galdakao, Arrigorriaga...).

- Sarrera bi doban 2017ko ikuskizunetarako, salbuespenak izan ezik.

- Zinemarako 6 sarrera doban.

- % 35 eko beherapena Social Antzokian programauko diran ikuskizun guztietan.

- Bazkideek programazino eta prezio bereziak izango ditue.

- Beherapenak hainbat antzokiko sarreretan (Barakaldo, Santurtzi, Zornotza, Durango, Galdakao, Arrigorriaga...).

Basauriko Social Antzokia Bizkaiko Kultur Txartela 2016-2017 programeari atxikita dago. Produktu kulturalak konsumiduteko Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dauen diru-laguntzinoa da BKT. Txartel honek 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren 31ra bitartean erosi ahal izango dira, Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxazainetan. Socialaren Laguna egitean 12 € aurreztu ahal izango dozuz.

2017an, Socialaren Lagunak kuotea 44 eurokoa izango da eta ordaintzeko BKT B txartela erosi beharko dozue. Txartelaren prezioa 28 eurokoa da, baina 40 euroko balioa izango dau. Falta diran 4 euroak pagetako aukera honeek dagoz:

- Ordainketea helbideratu.
- Basauriko Udal Kultur-Etxearen izenean dagoan Kutxabank ES92 2095 0097 42 2028012979 kontu korronte zenbakian sartu, bazkidearen izena jarrita.
- Gure web orriak (www.socialantzokia.eus) eskaintzen deutsun aukera barria erabilita.

Eta azkenik, bai egiaztagiria eta baita BKT txartela be, antzokiko txarteldegian (11:00etatik 14:00etara) edo antzerkiko sarreran izango dan Info Puntuan (16:30etik 21:00etara) entregau beharko da, 2016ko abenduaren 12tik 2017ko urtarrilaren 15a bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu