X. Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalaren Zinemaldia

Bizkaie! 2017-01-03 08:50   Zinemea

Aurten urtarrilaren 7tik 14ra bitartean izango da Dock of the Bay.

Hamargarren edizinora heldu da Dock of the Bay, Donostiako Musika Dokumentalaren Zinemaldia; 2017ko urtarrilaren 7 eta 14 bitartean izango da hitzordua eta aurreko edizinoetan legez, uriko pantailak beteko ditu jaialdiak nazinoarteko musika dokumentalaren onena eskaintzeko.

Dock of the Bay jaialdi finkatua da dagoeneko, erreferentziazko egitaraua eskaintzen dau nazinoarteko musika dokumentalaren esparruan. Aurten, bere hamargarren urteurrena ospatu nahi dau Jaialdiak ohiko atalei eta proposamenei eutsirik atzera begirako dokumental klasikoen atal barri bati be leku eginez.

Jaialdi honetan hogeitik gora izenburu programau ditue, eta horreetatik zortzik osotuko dabe sail ofiziala. Dagoeneko iragarritako atzera begirako atalaz gan, nazinoarte mailan eta urtean zehar musika dokumentalaren produkzinoaren barruan nabarmendutako filmak eskainiko dira. Danak proiektauko dira Trueba Zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Zinema egitarau horregaz batera, kontzertuak, argitalpenak eta Egiazkoaren narratibak izenburuko hausnarketa mintegia eskainiko dira.

Kontuak kontu, dokumentalak epaituko dituenak ondokoak izango dira:

- Alejandro Diaz: 2000. urtetik hainbat aldizkarirentzat idazten dau, besteak beste: Miradas de Cine, Tren de Sombras, Lumière, Transit, La Furia Umana, Caimán – Cuadernos de Cine (lehen Cahiers du cinéma – España) eta Rockdelux. FICXixón jaialdiko programatzaile lanetan hasi zan, eta 2012tik, Sevillako Europar Zinemaren Jaialdiko programazino zuzendaria da. Bestalde, Olvidos vergonzosos (2015) liburua argitaratu dau eta Ihesa film laburra idatzi eta zuzendu. Azken hori Kimuak 2016 katalogoan parte hartzeko hautatu eben.


- Felipe Cabrerizo: Donostia, 1973. Artearen Historian lizentziatua da Madrilgo Unibersidadde Autonomoan eta Zinematografiaren Historia eta Estetika masterra egin eban Valladolideko Unibersidadean. Era berean, Zinemearen Historialarien Espainiako Alkarteko (AEHC) kidea da. Hainbat artikulu eta kapitulu idatzi ditu liburu kolektiboetan eta aldizkari espezializatuetan, eta bakarka, barriz, ondokoak argitaratu du: Tiempo de mitos: las coproducciones cinematográficas entre la España de Franco y la Italia de Mussolini (2006) eta La Atenas militarizada: la industria cinematográfica en Gipuzkoa durante la Guerra Civil (2007). Prentsan dauka La Codorniz en cinta: del humorismo al cine y vuelta argitalpena; Espainiako Filmotekeak 2013an argitaratuko dau eta Santiago Aguilarregaz batera idatzi dau. ¡Radio Círculo irratian Psycho Beat! programea zuzentzen dau. Madrilgo Círculo de Bellas Artes kulturguneko Cine Estudioko programatzaile izan da. Irakaslea, itzultzailea eta programatzailea, Serge Gainsbourg: elefantes rosas (2016) lanaren egilea da eta, gaur egun, Françoise Hardyren memoriak atontzen dabil: La desesperación de los simios... y otras bagatelas.


- Kikol Grau: Historiako gradua egin eban Bartzelonako Unibersidadean. Modu independentean lan egin dau TVEko Metropolis programan, eta musika gaiei buruzko sei programa eta kulturearen ganeko bi egin ditu horren barruan. Hamaca bideo banaketako etxean egiten dau lan. Grauren lehenengo filma, Objetivo Gadafi, arabiar udabarrian zehar jazotakoak modu informatibo eta historikoan jorratzen dituan film belikoa da. 2015ean, Donostiako Dock of the Bay jaialdiko lehenengo saria irabazi eban Las más macabras de las vidas lanagaitik. Film horretan, Espainiako transizino politikoa azaltzen eban Eskorbuto musika taldearen diskografiaren bitartez. Gaur egun, Cicatriz eta La Polla Records taldeen historiari buruzko Inadaptados eta No somos nada bere hirugarren eta laugarren filmak aurkezten dabil.


- Leire Apellániz: Leire Apellanizek (1975) zinema jaialdi nazional ugaritan lan egin dau, eta gaur egun, Donostiako Zinemaldiko Sail Teknikoko arduraduna da. Produkzino lanetan be ibili da da buru-belarri Sr&Sra bere produkzino etxeak landutako hamaika ikus-entzunezko proiektutan. Oraintsu produzidu eta zuzendu dau bere lehen film luzea: El último verano (Azken uda, 2016).


- Virginia García del Pino: Zinema zuzendaria da, eta UAB unibersidadeko Dokumental Sortzailea masterreko irakaslea. 2008an hainbat sari jaso zituan Lo que tú dices que soy lanagaitik. Garcíaren El jurado (2012) lehen film luzea jaialdi garrantzitsuen sail ofizialean sartu da. 2013an, Márgenes jaialdiak bere lanaren atzera begirakoa egin eban. 2014an, Cineuropa jaialdiak arreta jarri eban bere lanean. Garcíaren azken lana, La 10ª carta (2014), Donostiako Zinemaldian estreinau zan, eta Basilio Martín Patino zinemagile ospetsuaren erretratu bat da.


Donostiako Musika Dokumentalaren Zinemaldiaren programazinoa ikusi hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu