Azken egunak 'Francis Bacon: Picassotik Velázquerera' erakusketea ikusteko

Bizkaie! 2017-01-02 09:02   Kulturea

Gogoratu gaur, urtarrilaren 2an, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo dala, Gabonetan Museora bisitari ugari hurreratzen baitira.

Dagoeneko 270.000 lagun inguru izan dira, Iberdrolak babestutako Francis Bacon: Picassotik Velázquerera erakusketan, 20016ko irailaren 30ean zabaldu zanetik. Datorren domekan, urtarrilaren 8an, zarratuko da bigarren pisua artelanak kentzeko eta 2017ko lehengo erakusketarako, Espresionismo Abstraktua, lanak ipinteko. Azken hori zezeilaren 3an zabalduko dau Guggenheim Bilbao Museoak.

Egunotan Museora hurreratzen diran guztiek aukerea izango dabe Hermann eta Margrit Rupf Bilduma eta Albert Oehlen: Irudiaren atzean erakusketez, baita Fiona Tanen Ekialde begira, galduta bideoinstalazinoaz, gozetako.

Gogoratu datorren astelehenean, urtarrilaren 2an, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo dala, Gabonetan Museora bisitari ugari hurreratzen baitira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu