Beatriz Zubikarai 'Arranondo'-ko arimea hil da

Bizkaie! 2017-01-02 08:01   Kulturea

Egunotan, ixilean eta apaltasunez, bera zan legez, Beatriz Zubikarai betirako joan jaku. Emakume langilea, abertzale zintzoa, bere aita Augustin Zubikarai zanaren arloan jasotako euskalzaletasuna landuz ibilitakoa...

Egunotan, ixilean eta apaltasunez, bera zan legez, Beatriz Zubikarai betirako joan jaku. Emakume langilea, abertzale zintzoa, bere aita Augustin Zubikarai zanaren arloan jasotako euskalzaletasuna landuz ibilitakoa; Arranondo aldizkariaren eta alkartearen bihotz eta ardatz. Ondarrruko euskaltzale eta abertzaleontzat galera handia (Joseba Agirretxea).

Facebook sarean jaso genduan barria bart Joseba Agirretxeren profilean. Bizkaie! atariak orain urte bi egin eutson alkarrizketea Arranondo aldizkariaren gorabeherak zabaltzeko asmoagaz.

Hogeita bost urterako bidean egozala inoen agerkariaren arduradunek. Augustin Zubikarai idazle, euskaltzale eta ohorezko euskaltzainak abiatu eban hilebetekaria, eta han egon zan, aitaren inguruan, Beatriz Zubikarai. Oraintsura arte, bera izan da aldizkariaren koordinatzailea, eta berak kontau euskuzan gorabehera guztiak:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu